2026an datozen bideojokoak, GOGen jabetza aldaketa eta euskarazko bideojoko berriak

Game Erauntsia irratsaioan denetariko gaiei helduz jarraitzen dugu. Oraingoan, aurten ikusiko ditugun bideojokoei begira jarri gara: Resident Evil Requiem, Grand Theft Auto VI, 007 First Light, The Duskbloods, Marvel’s Wolverine, The Blood of Dawnwalker eta beste hainbat helduko zaizkigu.

Zurrumurruak aipatzeko ere aprobetxatu dugu. Fallout 3ren berregitearekin batera, insider poloniarrek aspaldiko The Witcher III maitatuaren eduki gehigarri berria jasoko dugula esaten ari dira.

Beti bezala, estreinaldi handiak datozen arren, beharbada beste mota bateko arazoak eta oztopoak ikusiko dituzte bideojokozaleek. Zergatik? RAM memoriaren prezio igoera ikusten hasiak gara dagoeneko. Horren ondorioz, gailu berrienen prezioak ere gora egingo du: egungo kontsolen salneurriari eragingo dio, ziur asko, datozen urteotan, baina 2026an ikusi behar omen dugun Steam hardware sorta berriak jaso dezake kolperik gogorrena.

GOG plataforma zerbitzuak aldaketa handiak ikusi ditu, gainera: CD Projekt taldeak jatorrizko sortzaileari saldu dio. Michał Kiciński-k bereganatu du DRM gabeko saltoki digital ospetsua, baina, printzipioz, ez dugu aldaketa handirik ikusiko bere filosofiaren inguruan.

Nire Argigunea, euskarazko lehen abentura emozional interaktiboa

Euskarazko bideojoko berriarekin jarraitu dugu. Nire Argigunea kaleratu du Hazi Digitala estudio euskaldunak: «Euskarazko lehen abentura emozional interaktiboa» dela aldarrikatzen dute, euskal mitologiarekin lotuta, eta dohainik joka dezakegu lehen atalean dagoeneko.

Bukatzeko, Xbox-en beste esklusiboetako bat iritsiko da PlayStation 5era: iazko Avowed ARPG abentura Sony-ren kontsolan argitaratuko du Obsidian Entertainment estudioak. Berarekin batera, berritasun ugari dakartzan urteurreneko gaurkotasuna estreinatuko da: guztiak laburbildu ditugu gure irratsaioan.

Hurrengo podcasta

Potto: Antolin jaietako bertso-saioa Plentzian

ol. Urt 16 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan