3×06: Udazken laranja: liburu bat eta kurkuma

Diario rural. Apuntes de una naturalista. Otoño-invierno liburua (Susan Fenimore Cooper, Pepitas de calabaza argitaletxea) ekarri dugu gaurkoan, tarteka sendabelarrekin, landareekin zein naturarekin lotutako irakurketak gomendatzea pentsatu baitugu. Udazkenerako irakurketa egokia iruditu zaigu. Batetik gure garaitik eta bizi moldetik urrun dagoen testu bat delako, eta bere erritmo pausatuak badu gure bizi martxari eragiteko ahalmenik, lasaitze aldera noski. Bere garaian Darwinek gomendatu zuen liburua hau eta gu ere iritzi berekoak gara.

Espezieei buruz askotan aritzen gara gure saioan. Sendabelar diren edo sukaldeko aberasgarri diren eztabaida dezakegu, baina balio terapeutikoa duten unetik sendabelarren lana egiteko erabil ditzakegula ukaezina da. Kurkumari buruz ariko gara gaurkoan, mirarizkoa dirudien espeziea, azken urteetako albiste eta argitalpenei begira jartzen bagara. Asko irakurri dugu berari buruz, eta erabili ere erabiltzen dugu, baina badaude aipatu beharreko zehaztasun batzuk. 

Kurkumaren erabilera seguru bat ekarri dugu amaitzeko, piper beltza nahastu eta koipearekin batera erabilita bere balio terapeutiko guztia ariko garelako baliatzen.

Hurrengo podcasta

KULTURKUBOA : Xabi Urtzen ari da + Lander Berlindik euskal literaturara ...

al. Abe 15 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan