KULTURKUBOA : Zer da Xüberoa 25 Pier Paulendako ? + « Jitu » : Kortatu ta Pier Paul arteko lotura …

Aste honetako Kultur Kuboan : « Xüberoa 25 » deitzen da 2025 udazken honetan Pier Paul Berzaitzek aurkeztu duen diska berria. Lan honendako ere Philippe de Ezcurra akordeoilariaren parte hartzea izan da, bai eta Iparraldeko Kontserbatorioko beste lau musikari.

Pier Paul Berzaitzek, egunerokoan musikarekin duen loturaz mintzatzeaz gain, diska berriko 3 kantu aurkezten dizkigu …

Gure gaurko bigarren gaia : Kortatu taldeak furgoneta bat behar izan zuelarik bere lehen birak egiteko, Andres Camiok, « Jitu » goitizenez ezagaunagoa dena, musikaren inguruan den unibertsoan hanka bat sartu zuen. Geroztik, talde edo disketxeendako etengabe lan egin du (Esan Ozenki, Metak, …) eta gaur egun Elkar musika sailaren arduraduna da. Jituk, musikaren beste aldea deskubritzea gonbidatzen gaitu …

Musika : Tatxers « Aroztegia », Pier Pol Berzaitz « Isasoa », Muse « Plug In Baby »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Ander Mujika DJ gonbidatu lanetan

al. Aza 17 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan