Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekari esker, Colladok Txondor plaza antzezlana sortu du Berriatuako egonaldian eta txondorra egin dute aurten. Ikazkintzari buruzko ezagutza bildu dute: “Nafarroan oraindik ere ikatza egiten duten jendea badago”.
Lehen aldiz txondorra egiten nola moldatu diren kontatu dute: “Lehen aldiaren ilusioa indartsua izan da, baina ezjakintasunaren nekea ere bai. Eskerrak Goizuetatik, Eltzaburutik eta Oñatitik laguntza ematera etorri zaizkigun”.






























