Podcast: Play in new window | Download
Eta bihar ikaragarrizko lurrikara batek gure lurraldea kontinentetik deslotu eta uharte bilakatzen balu ? Hau da hain zuzen ere, Senpereko Kattalin Elizalde kolegioko ikasleeri 2025 urteko otsailan proposatu dieten erronka : bizirik gelditu diren 100 eta 1000 biztanle artean mundu berri baten eraikitzea !
Taldeka eta aste batez, ikasle guztiek parte hartu dute lanketa eta gogoeta ariketa berezi honetan. Astearen bukaeran, talde bakoitzak mundua konbentzitu behar zuen aukeratutako bizitzeko manera bideragarria dela erakutsiz. Horretarako, talde bakoitzak uhartea nahi zuen moduan antolatzen ahal zuen (gizarte antolaketa, elikadura, energia, ura, trukaketa, arrisku naturalen kudeaketa…).
Dominika, Laida, Kepa, Uhaitz eta Maienak beraien mundu berria aurkezten daukute …
Jatorria / source : Radiokultura






























