3×02: Landareen oihuak eta azeri buztana

Landareen inteligentzia, gaitasunak eta sentiberatasuna hizpide izan ohi ditugu podcast honetan, eta azken urteetan botanikan egiten ari diren ikerketak ekartzen ditugu horretaz aritzeko, landareekiko daukagun begirada aldatzen ari baita. Gaurkoan landareek oihu egiteko gaitasuna dutela aipatzen duen albistearekin gatoz; hori gutxi ez, eta hainbat egoeraren aurrean angustia sentitzeko gaitasuna dutela ere badio notiziak. Tomatea da ikertu duten landarea eta sitsak erasotzen duenean zer nolako jokabidea duen ikusi da. Intsektuek landarearen itxurari baino soinu hauei egiten diete kasu, eta informazio honi esker ez diete eraso egiten. Interakzio konplexua da honako hau, eta ikerketaren abiapuntua izan da. Orain beste espezieekiko harremanak ikertzeari ekingo diote.

Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Udazkenerako sendabelar bikaina denez, bere izaera, propietateak eta erabilerak ekarri ditugu. Udazkenean bildu eta urte sasoi honetan giltzurrunak eta hezurdura zaintzeko erabil dezakegu.

Gomendioa azeri-buztanarekin udazkeneko bederatziurrenak egitea izango da. Bederatzi egunean goizean baraurik infusioa edatea da proposamena, baina saldan ere erabil dezakegu, azken batean, salda infusioa da. Erabilera eta aplikazio ugari aipatu ditugu.

Hurrengo podcasta

KULTURKUBOA: Arantza, ON euskararendako + EBA elkarrizketa Argitxu Hiriart-Urrutyrekin

al. Urr 20 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan