Irrigintzatik eta sudur gorrien maskararekin ere urratsak ematen dabiltza Debagoienan irailean zehar. Pontx eta Zapotxin pailazoak LH3 eta LH4ko ikasle guztiekin batera bizipozaren sekretua zein den asmatzen saiatuko dira egun hauetan, Oñati, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzako haurrekin egin dituzte saioak. Datorren astean, Arrasate, Elgeta, Antzuola eta Angiozarreko ikasleek deskubritu beharko dute zein den Bizipozaren sekretua.
Guk, Pontx eta Zapotxinekin ( Markel eta Joanesekin) hitz egin dugu Txapa irratian. Bizipozaz, irrigintzaz eta Pailazo izateaz.