Urteak daramatza Axolagabe konpainiak martxan, eta ikasturte bukaeran aurkezten dute urtero antzezlan berria. Ostiralean bi pase eginen dituzte, 18:30ean eta 20:30ean, eta larunbatean, beste bi, 17:30ean eta 19:30ean.
Sarrerak eskuratzeko aukera badago oraindik, 7 eurotan daude Larraintzarko Bentan salgai.