‘The Last of Us Part II Remastered’ maisulaneko mundu ilunean barneratu gara Ellie gaztearekin

Naughty Dog estudioa bideojokogilerik onenen artean kokatzen dela uste dugu. Horren adibide ezin hobea da euren azken lana, egunotan denon ahotan dabilen The Last of Us Part II. Bere Remastered edizio zaharberritua hartu dugu Ellieren abenturari analisi sakona eskaintzeko.

Izan ere, egunotan HBO etxeak ekoiztutako TLOUen bigarren denboraldia bukatu da, bigarren joko honetan oinarritutakoa, hain zuzen ere. Esplorazioa, akzio bortitza eta apokalipsi ondorengo mundu iluna bezain gogorra aurkezten dizkigu, guztia gidoi benetan indartsuarekin nahiz latzarekin.

Warhammer unibertsoaren 40.000 ataleko jaialdia ekarri dugu albistegiarekin batera. Skulls aurkezpenean bideojoko ugari aurkeztu dituzte: Warhammer 40.000: Space Marine – Master Crafted Edition, Warhammer 40.000: Dawn of War – Definitive Edition, Warhammer 40.000: Dark Heresy edo Warhammer 40.000: Boltgun II ezagutu ditugu, besteak beste, guztiak sekulako itxurarekin.

PlayStation eta Xbox binomiora itzuli gara, beste behin. Xbox Game Studios markako Ninja Theory estudioaren Senua’s Saga: Hellblade 2 PlayStation 5era iritsiko da uda honetan Enhanced Edition berrituarekin. Senuaren azken abentura PCan eta Xbox Series kontsoletan estreinatu zen iaz.

Euskal Herrira begira bukatu dugu; izan ere, maiatza bukatu aurretik bi bideojoko berri iritsiko zaizkigu etxetik. Alde batetik, Main Loop bilbotarraren Submersed 2 – The Hive beldurrezko abentura; bestetik, DigiPen ikastetxeko ikasleen Numbra misteriotsua jasoko dugu.

Hurrengo podcasta

Sarean Zehar #398: [Diru-zorroa, zaborrera!]

al. Eka 2 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan