Egonarria 3×15: Ezkurra, jaki antikapitalista nola bildu eta prestatu I Asier Bastarrika

Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen adibide: gure arbasoek asko jaten zuten, batez ere negua pasatzeko.

Euskal Herrian badira ezkurraren kultura berreskuratzen ari direnak eta gai hau lantzeko gonbidatu dugu Asier Bastarrika, Aiako Goiabe baserriko kidea. Goiaben ezkurra era ezberdinetan erabiltzen dute egunerokoan: irinarekin galletak eta ogia egiteko, baratzean…

Ezkurraren historiaz eta erabilera ezberdinez aritu da Eli Pagolarekin.

Hurrengo podcasta

POTTO: Bertso bazkari eta afaria izan dugu gaurkoan

og. Mai 15 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan