Argizirin aitaldia 2015-11-19

Gaurko argizirin aitaldian kontu desberdinak landuko ditugu. Lehenik, Galdutako objektuak izeneko lanaren inguruan solastatuko gara Piturekin. Mikel Zabaltzaren auzia jasotzen duen dokumentala laguntzeko kanpainaz, alegia. Ondotik, 2016ra begira, Nafarroa Oineza ere aurkeztuko digute Viana eta Lodosako ikastoletako ordezkariek. Segidan berriz, auzi politikoak salatzeko, Libre ekimenaren baitan 04/08 sumarioaren harira Patxi Urrutia auziperatutakoarekin mintzatuko gara eta bukatzeko, literatura kontuak. Izaskun Zubialdek bere bigarren lana aurkeztuko digu, mitologiaren inguruko liburua.

Hurrengo podcasta

Bertsoinka 15-11-19

og. Aza 19 , 2015