Pasa den hilaren 18an aurkeztu zuten ITAren, Iraultza Txikien Akanpadaren, 3. edizioa. Uztailaren 19tik 23ra izango da Izarran, Zuia-Gorbeialdean, Araban, eta zeharlerro izango ditu feminismoa, ekologismoa, elikadura burujabetza eta antikapitalismoa.