Podcast: Play in new window | Download
 Suitza? Erlojuak, txokolatea, trenak… eta Espainiatik joandako ehun mila milioi euro!
Suitza? Erlojuak, txokolatea, trenak… eta Espainiatik joandako ehun mila milioi euro!
“Suitzologo” deitu genezakeen Javi Puldainen eskutik girotu dugu saioa. Bestetik, Alazne Fernandezek -bertatik heldu berria den Erasoarra- bere ibileraren lekukotza eman digu. Bukatzeko, Henrike Galarza NUPeko ekonomilariarekin bertako mundu finantzarioaren zertzelada batzuk ezagutu ditugu.
Ximus ere puntual-puntual heldu zaigu, gaurkoan gainera liburua eskuan. Esnearekin edo gabe, gozatu Muffin Beltzak!





























