Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira… Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean. Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta Euskal Herrian bertan 27 saguzar espezie ditugu. Espezie bakoitzak ditu bere elikatzeko eta bizitzeko ohitura oso bereziak, eta horiek ekarri dizkigu Naturtzaindiako kide den Naiara Corcuerak. Elkarte honek Euskal Herriko saguzarren gida eta Gipuzkoako kiropteroen atlasa ditu argitaratuak.
Egonarria: 4×09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia)
Podcast: Play in new window | Download






























