Podcast (uhinen-ildoan): Play in new window | Download
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo talde baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean haien kanta batzuk deskubriarazi.
Karma taldea 2022an sortu zen estilo ugarietako eskaintza berezi batekin, betiere rock musikaren inguruan. 2023an « Odolean Dena » diska aurkeztu eta publikoaren onezpena izan ondoren, 2025. urtean « Dirudienez » deitutako lan berria kaleratu dute. Hirukote honetako bi partaideekin solastatzeko parada izan dugu. Entzun Antton Araspin (ahotsa, gitarra) eta Miguel Etcheverryren (bateria, ahotsa) arteko galdera erantzun gurutzatuak.
Musika : Karma « Zepo bakarra », « Asetzen ez dena » eta « Plastikozko Oasian »
Jatorria : Radiokultura





























