Podcast (uhinen-ildoan): Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Maritzuli Konpainia 1996an sortu zen Ixtorio Mixtorio izena zuen bere lehen ikuskizunarekin. Jon Olazkuaga, konpainiaren dantzari eta jostuna, dantzarekiko duen harremanaz eta jantzietatik ikas dezakegunaz mintzatzen da …
*”ZEINA, Dantzariak, Kaskarotak eta Bolantak” erakusketa Biarritzeko Historia Museoan ikusgai da 2026ko apirilaren 1era.
Bestalde, Juana Sanchez, Pamiela-Kalandraka argitaletxeko haur literaturako arduradunak azken aldian plazaratu dituzten liburu pare bat aurkezten dizkigu.
Musika : Joseba Irazoki « Laphane » (ft. Ihitz Iriart), Niko Etxart « Oihaneko Zühainetan », Archive « Shine Out Power »
Jatorria / source : Radiokultura





























