Martxoko estreinaldiak eta Euskal Game Jam topaketari begira

Pikachu, Bulbasaur, Squirtle, Charmander ezagunek 30 urte bete dituzte, sakelako munstroen lehen belaunaldiarekin batera. Pokémon sagak hiru hamarkadako ibilbidea belaunaldi berria aurkeztuz ospatu du: Pokémon Winds eta Waves dira sagako hurrengo jokoak.

2027an Switch 2 kontsolan estreinatuko da, eta lehen bideoa zein hasierako hiru pokémonak erakutsi dizkigute. Badakizue orokorrean nahiko gogorrak izaten garela sagarekin Game Erauntsia irratsaioan, baina, oraingoan, itxura ona dutela esan beharra daukagu. Ez dira, baina Pokémoni lotutako iragarpen bakarrak izan.

Martxoko estreinaldietan, hain zuzen, Pokémon Pokopia datorrela ezagutu dugu. Berarekin batera Scott Pilgrim EX, Slay the Spire 2, Marathon edo Super Mario Bros. Wonder – Nintendo Switch 2 Edition + Meetup in Bellabel Park tituluetan ariko gara, besteak beste.

Guretzat oso berezia den ekimena aurkeztu dugu: Euskal Game Jam topaketa hirugarren edizioarekin itzuliko da martxoaren 20an. Eibarreko UniEncounter ekimenaren aterpean Zomorro Studio-rekin batera antolatu dugun Jama sortzaile euskaldun hasiberriei zein profesionalei zuzenduta dago: itch.io webgunean izena eman daiteke.

Marvel-en eta PlayStation-en Wolverine odoltsuaren kalerate data ezagutu dugu, baita. Saioarekin amaitzeko, Steam plataformak jasotako salaketa berria ekarri dugu gurera: sari kutxak apustuari lotutakoak direla dio New Yorkeko estatuak.

Hurrengo podcasta

Goroldio xumetik azafraira

og. Mar 12 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan