Podcast: Play in new window | Download
Anize Amestoy bideo-jokoendako soinu-diseinatzaile eta musika sortzailea da. Gaztaroan musikari esker sartu zen soinuaren mundura eta 2016an bideo-jokoen Master bat Angoulême hirian egin ondoren, hainbat enpresa eta proiektuendako lan egin du. Gaur egun, Heletan duen estudiotik lan egiten du eta bere egikizun nagusia joko baten giroa eta haren soinu-efektuak asmatzea da. Bestalde, DJ baten moduan, badu bere musika proiektu propioa « Akts » deiturikoa (Euskal elektro musika, zuzenezko intrumentuen eta House elektro musikaren arteko nahasketa).
Anizek, bere ibilbidea azaltzea gain, jokoendako eta musikarendako sormen prozesuen sekretuak kontatzen dizkigu.
Jatorria / source : Radiokultura






























