Phil Spencer-ek Xbox utzi du

Albistegi goibelarekin ekin diogu Game Erauntsian. Bideojokoen mundua goitik behera aldatuko duen albistea utzi digu: Phil Spencer Microsoft Gaming-eko arduradun nagusiak Xbox utzi du.

Berria ustekabean iritsi zaigu: 38 urteko ibilbideari agur esan dio. Azken urteak ez dira onenak izan Xboxentzat, eta etorkizuna ere zalantzaz betetakoa da, baina Spencer enpresaren buru argia izan da. Gehienek argi zeukaten nor izango zen bere oinordekoa, Sarah Bond Xboxen presidentetzat egon baita azken urteotan… baina ez da hala izango: dimisioa aurkeztu du. Asha Sharma eta Matt Booty izango dira, oraindik aurrera, Xboxen arduradun nagusiak.

Bestalde, PlayStationek bere estudioetako bat itxiko du: Bluepoint Games. Kolpe gogorra askorentzat, birmasterizazioetan eta berregiteetan maila ikaragarria erakutsi duen taldea baita: bereak dira Shadow of the Colossus edo Demon’s Souls maisulanen remake-ak. 70 bat langilek osatzen du estudioa; erabakia ulertezina izan da zaleentzat.

Steam Deck LCDari agur esan diogu, gainera: Valve-k fabrikatzeari utzi ziola adierazi zigun duela hilabete batzuk, eta, izakinak agortzerakoan, ez zuela gehiago salduko. Saltoki ofizialean ezin dela erosi ikusita, Deckaren modelo merkea desagertu dela esan dezakegu. Arazoak ez dira hor geratzen, ordea: RAM eta biltegiratze krisiaren ondorioz, SD OLED modeloarekin stock arazoak izan ditzakeela aurreratu du Valvek. Egunotan, Europako —zein nazioarteko— webguneetan bertsio guztiak agortuta daudela ikus daiteke; alegia, ezin daiteke Deckik erosi.

Berri pozgarriak izan ditugu, behintzat: Pokémon FireRed eta LeafGreen Switch kontsoletara iritsi dira sagaren 30. urteurrena ospatzeko. Gainera, Steam Next Fest demoen jaialdiaren ekitaldi berriari ekin zaio.

Hurrengo podcasta

Miren Segurola · UEMA Lurralde Estrategia · 2026.03.02

al. Mar 2 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan