KULTURKUBOA : Anton eta Miguelen Karma berezia + Matildarekin Ilunpetik argira …

Aste honetako Kultur Kuboan : Karma taldea 2022an sortu zen estilo ugarietako eskaintza berezi batekin, betiere rock musikaren inguruan. 2023an « Odolean Dena » diska aurkeztu eta publikoaren onezpena izan ondoren, 2025. urtean « Dirudienez » deitutako lan berria kaleratu dute. Hirukote honetako bi partaideekin solastatzeko parada izan dugu. Entzun Antton Araspin (ahotsa, gitarra) eta Miguel Etcheverryren (bateria, ahotsa) arteko galdera erantzun gurutzatuak.

Bestalde, Matilda Legardinier, Baionan Elkar argitaletxeak duen dendan lan egiten du eta, batzuetan liburu berrien edizioan parte hartzen du baitaere. Literaturarekiko duen atxikimendua azaltzeaz aparte, « IHAUTERI, Ilunpetik argira » liburua aurkezten dauku Matildak (Liburu honetan Thierry Truffaut antropologoak eta Patxi Beltzaiz argazkilariak, ihauteri giroko praktiken kodeak deskribatzen dituzte)

Musika : Karma « Zepo bakarra », « Asetzen ez dena » eta « Plastikozko Oasian », Steve’n’Seagulls « November rain », EH Sukarra « Aspaldiko loreak »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Pello Urzelai · Kazetaritza Ardatz · 2026.01.26

al. Urt 26 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan