Final Fantasy VIIren bertsio berriak, 2XKO edo eguneratutako Animal Crossing: New Horizons

Urtarrileko bideojokoen estreinaldiak errepasatuz hasi dugu azken saioa. Beti bezala, estreinaldi handiak eta ezustekoak daude, baina oraingoan port-ak eta bertsio eraberrituak nagusitzen direla esan beharra dago.

Hori da gure titularren kasua. Hasteko, Final Fantasy VII Remake Intergrade arrakastatsuak Switch 2 eta Xbox Series kontsoletarako moldaketak jasoko ditu egunotan; ez hori bakarrik, jarraipenak ere kontsola hauetara iritsiko direla baieztatu du Square Enix enpresak, PlayStation-eri eta PCari gehituta. Bigarrenik, League of Legends-en borroka jokoa kontsoletan ikusiko dugu: doako 2XKO ikusgarria PlayStation eta Xbox gailuetara dator, iaz ordenagailuetan estreinatu ondoren. Gainera, Animal Crossing: New Horizons maitatuak Switch 2ko bertsioa jaso, eta hainbat eduki berri dakartzan 3.0 adabakia inplementatuko du.

Ez dira hilabeteko argitalpenak bakarrak: Pathologic 3, Cult of the Lamb: Woolhaven, Cairn zein Code Vein II kaleratuko dira, besteak beste.

Urteko lehen estreinaldiak errepasatuta, iazko bideojokorik onenei begira jarri gara; izan ere, Game Erauntsia Sariak 2025 edizioa ospatu dugu elkartean. Euskal bideojokozaleen komunitateko kideek euren hautagaiak izendatu, eta botoak zenbatzeari ekin diogu 2025eko titulurik onena ezagutzeko. Clair Obscur: Expedition 33 zoragarriak eraman ditu boto gehien, baina atzetik izan ditu Hollow Knight: Silksong edo Kingdom Come: Deliverance II. Beste hainbat kategoria daudenez, hauetako irabazleak ere azpimarratu ditugu irratsaioan.

Silksong aipatuta, Team Cherry estudioak Hollow Knighten jarraipenaren berriak utzi dizkigu. Lehen espantsio handia aurkeztu dute australiarrek: Sea of Sorrow izenpean, aurten argitaratuko da, guztiz doakoa izanik.

Hurrengo podcasta

Kirol Tertulia · 2026.01.09

ol. Urt 9 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan