‘Total War: Medieval III’ iragarri dute eta Katsuhiro Harada sortzaileak Bandai Namco utziko du

Eguberrietarako prestatzen gabiltza Game Erauntsian. Zer dakar horrek? Industriako albisteen geldotzea, baina, tira, lantzeko gaiak ez dira inoiz bukatzeko bideojokoen munduan. Irratsaioarekin hasteko Total War sagako iragarpen berria daukagu: Medieval III iragarri dute Creative Assembly eta Sega taldeek.

Erdi Aroko estrategia eta kudeaketa bideojokoa aurreprodukzio fasean dago oraindik; hortaz, denbora luzez itxaron beharko dugu… baina ez da Total War berri bakarra izango. Beste bat daukate esku artean, eta egunotan ezagutuko dugu, baita: zurrumurruen arabera, Warhammer 40.000 edo Star Wars unibertsoetan girotuta egon daiteke.

Bestalde, borroka jokoen zaleek min handiz hartu duten berria eman digu Katsuhiro Harada garatzaile japoniarrak: Bandai Namco enpresa, eta, beraz, bere kargupean egon den Tekken frankizia utziko ditu.

Desagertutako Hytale interesgarriaren berpizkundeaz jabetu gara, baita. Hypixel Studio taldeak proiektuaren lizentzia berreskuratu du: Riot Games-en esku zegoen 2020tik, baina jokoa aurtengo ekainean alboratu zuten. Jatorrizko sortzaileek berriz hartu, eta aurretiazko sarbidea iragarri dute: Minecraft edo The Elder Scrolls batzen dituen voxel bidezko jokoak urtarrilaren 13an abiatuko du early access fasea.

Durangoko Azokaren 60. edizioa bukatu da jadanik, baina bertan ikusitako bideojokoak aipatzeko ditugu saioan. Bazterka – Urik gabeko herria, Tagzania, Don’t Anger the Boss, Nire Argigunea edo Eli-k-on proiektua ezagutzeko aukera eduki dugu; gainera, horiek Kabi@ gunean antolatutako Gamer Gelan eskaini genituen. Ez hori bakarrik, euskaratutako bideojoko berria daukagu: Heave Ho dibertigarria gure hizkuntzan dago jadanik.

Hurrengo podcasta

Izaro Auzmendi eta Joana Tolaretxipi · Oinherri Hernani · 2025.12.11

og. Abe 11 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan