Podcast: Play in new window | Download
Gernika ez da bakarrik bonbardaketa edo Picassoren margoa. Okupatzaile naziengandik Frantzia askatzen laguntzen agertu zen Gernika: Gernika Batailoia hain zuzen. 2025eko maiatzaren 8an 80 urte bete ziren Munduko Bigarren Gerla bururatu zela. Horren karietarat Franck Dolosor senpertar kazetariak « Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa » liburua plazaratu du Pamiela argitaletxearekin.
Bigarren parte honetan (2/3), liburu honetan Gernika Batailoiari buruz sekula agertu ez diren argazki, agiri eta elkarrizketak agertzen direla azaltzen dauku Franck Dolosorek.
Jatorria / source : Radiokultura






























