4×05: Genomarik handiena, garoarena

Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du gizakiaren genoma. Pazifikoan hazten da eta bere genoma sekuentziatu ondoren etorri da sorpresa. Espezieen bizi irauteari eta egokitzeko gaitasunari buruzko informazioa ematen digu. Genomaren tamainaz ere aritu gara, hau da, zertarako sortzen diren halako genoma handiak.

Gaurko sendabelarra zuhaitza izango da, senda-zuhaitza baita urkia (Betula alba, Betula pendula). Eta ohi bezala, gomendioak ere urkiarekin egindako prestakinak izango dira, infusioak kasu honetan. Urkia giltzurruna zaintzeko sendabelar ezaguna da, Pio Font i Quer botanikari kataluniarraren arabera Europako zuhaitz nefritikoa. Bere barruko izerdia, hostoak, aleak eta enborraren azala dira balio terapeutikoa dutenak, eta zenbait erremedio hauek guztiak erabilita egiten dira.

Guk hosto lehorren infusioa hartzea gomendatu dugu. Anis izarrarekin (Illicium verum) batera hartuta azido urikoa jaisteko da egokia. Txikori-belar hosto (Taraxacum officinale), azeri buztan hosto eta txorten (Equisetum arvense) eta lapa-belar sustraiekin (Arctium lappa) batera hartuta depurazio handia egingo dugu. Hipertentsioa tratatzeko arto bizarrekin (Zea mays) eta azeri buztanarekin batera hartuko genuke.

Hurrengo podcasta

KULTURKUBOA : Atlasetik Leninerat, espedizioen zaletasuna garatuz ...

al. Abe 1 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan