Podcast: Play in new window | Download
Bea Salaberri Baxenafartarra euskara irakaslea da lanbidez bainan azken urte hauetan, literaturaren zaletasuna garatu ondoren, hainbat ipuin edo liburu plazaratu ditu. « Baionak ez daki » helduentzako ipuin liburua argitaratu zuen 2015. urtean (Susa argitaletxean) eta berriki « Mesfida zaitez » eleberria aurkeztu du (Txalaparta, 2024).
« Mesfida zaitez » fikzioak Laurendiaren istorioa kontatzen digu, Euskal Herri barnekaldetik Baionara ikastera joan zen neskarena. Hirian bere kontzientzia politikoa eraikiko du ETAko laguntza sare bat integratu arte.
Bea Salaberrik, literaturarekiko dituen bizipenak azaltzeaz gain, « Mesfida zaitez » liburuan jorratu nahi zuen gai nagusia aitortzen dauku …
Jatorria / source : Radiokultura






























