Zer da ezkerra? Zer da eskuina? Zer da feminista? Zer da matxista? Non dago muga? Zein da Stalin?… Ez dira galdera soilak, Asier Arteaga gure gida espiritualak eman dizkigun irizpideak dira, eta guk fin jarraituko dugu gure coach-a. Errabia ematen badizu, zure arazoa da. Guk hautatu dugu gure bidea.
Eta entzule, zuentzat abisu bat dugu: zenbat eta gehiago kexatzen zareten Urnieta eta Legazpirekin sartzen garelako, orduan eta gehiago sartuko gara, oroitarazi egiten diguzue.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Parquesvr – ‘Bukele o Bukkake’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.






























