Aurten batu dira bi programak, Emakume Politikoen Foroa eta Emakume On. Foroak lehen bilera bat egin du, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI-NABI) antolatuta. Bertan, hausnarketarako eta aldaketak egiteko gune bat sortu da, Nafarroako emakume politikarien artean lankidetza-formulak eta lan-sareak sortzeko, eta emakume horiei baliabideak eta tresnak eman zaizkie beren erantzukizunak betetzeko. Eta, Emakume On programak emakumeek beren dimentsio sozial eta politikoan parte hartzea areagotzea du helburu.
Lankidetzaren helburua da gobernantza feminista sustatzea Nafarroan, emakumeek modu eraginkorrean parte har dezaten arlo sozialean zein politikoan. Horrela, genero-desberdintasunak eraldatzen dituzten politika publikoak eta ekintza-prozesuak sortzen laguntzea da asmoa.
Programa ibiltaria eta deszentralizatua da, Foru Komunitateko hainbat lurraldetan egin nahi dena. Pirinioetan, Erriberan, Iruñean eta Iruñerrian garatu da. Eta, irailaren 29an, Larraintzarren ere eginen da saioa eta 16 urtetik gorako emakumeei gonbitea luzatzen zaie parte hartzera. Saioek hausnarketa feministarako gune hurbila, segurua eta zuen behar eta interesetara egokitua osatzea bilatuko dute, non elkarrekin tresnak arakatuko diren emakumeek zuen herrietako bizitzan duten eragina areagotzeko.
Programa INAI/NABI Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin koordinazio estuan ezarri du aditu-talde batek – Idoia Lekue Peña, Marta Pajarin García, Beatriz Álvarez Ferrero. 19.500 euroko lizitazioa izan du urtean, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere hiru urteko iraupenarekin.
Saio guztiak:
Tutera: Lestonnac Gizarte Etxea – Irailaren 17an
Iruñerria: Iruñeko Emakumeen Etxea – Irailaren 24an
Ultzama: Larraintzarko Gizarte Etxea 1. solairua – Irailaren 29an
Pirinioak: Jaurrietako eskola zaharrak – Irailaren 30ean