Super Marioren 40. urteurrena ospatu du Nintendok

Zorionak, Mario, Luigi, Peach, Bowser, Toad eta gainerakoak! Nintendoren pertsonaiarik ezagunenek 40 urte bete dituzte, eta, horren urteurren berezia ospatzeko, Nintendo Direct aurkezpena prestatu dute japoniarrek.

Iturginaren unibertsoko bideojoko ugari ezagutu ditugu bertan. Albisterik garrantzitsuena Super Mario Galaxy jokoen itzulerarena da: Switch kontsoletan Wii gailuko klasikoak ikusiko ditugu. Hau guztia film berriari lotuta dago, The Super Mario Galaxy Movie deituko baita. Datorren urteko apirilean ikusi ahalko dugu zinemetan.

Horrez gain, Mario Tennis Fever nahiz Yoshi and the Mysterious Book aurkeztu dituzte, eta Super Mario Bros. Wonder-ek Switch 2ko edizio berezia jasoko du, eduki gehigarri berriekin.

Direct emanaldian joko gehiago agertu dira, baina: Metroid Prime 4: Beyond abenduaren 4an iritsiko da Switch kontsoletara; Switch 2ko esklusiboa den Hyrule Warriors: Age of Imprisonment, berriz, azaroaren 6an. Fire Emblem: Fortune’s Weave, Pókemon Pokopia, Tomodachi Life: Living the Dream, Dragon Quest VII Reimagined, Resident Evil Requiem… iragarpen handi ugari ikusi ditugu zuzenekoan.

Japonian jarraituz, Tokyo Game Show 2025aren zuzeneko emanaldiak ezagutu ditugu. Irailaren 25etik 28ra bitartean Xbox, Capcom, Annapurna Interactive, LEVEL-5 edo PC Gaming Show bezalako ekitaldiak ikusi ahalko dira.

Euskaraz

Euskarazko bideojoko berriarekin bukatu dugu denboraldiko bigarren atala. Eneko ‘Ekintaekin’ Oroz zaleak Clutchtime: Basketball Deckbuilder bitxi bezain interesgarria euskaratu du; are gehiago, ofizialki gure hizkuntzan jokatzeko aukera daukagu. Saskibaloia eta kartak uztartzen dituen titulua PCan zein Android gailuetan eros daiteke.

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Liburu honetan nere biziaren narrazioa egiten dut … (Xabi Castorene)

og. Ira 18 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan