Podcast: Play in new window | Download
Marseilla hirian 20 urtez bizi ondoren, Euskal Herrirat bueltatu zen Xabi Castorene erakasle eta itzultzaileak. Bere herriarekin eta euskal kulturarekin lotura berreskuratu nahian, Ustaritzeko Kotilunak taldean sartu zen 2021ean. Talde honetan bizi izan dituen une eta anekdotak automatikoki idazten zituen bere telefono mugikorrean eta guztien bilketarekin, 2025 urteko udaberrian « Uztaritzeko Kotilunak » deitutako liburu elebiduna plazaratu du (Maiatz argitaletxea).
Kotilunak zer diren azaltzeaz gain, liburuan bere biziaren narrazioa egiten duela aitortzen dauku Xabik …
Jatorria / source : Radiokultura