Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : haurra zelarik Urtzi Leonet idazle eta irakasle gipuzkoarrak ez zekien nor zen Patxi Bakallu pertsonai misteriotsua. Orain, Patxi Bakalluren oroitzapenak berreskuratu eta mitologia eta fantasiazko ixtoriak asmatzen ditu. 2024 urte bukaeran « Itzalen dama eta Patxi Bakallu » trilogiaren bigarren partea argitaratu du : « Harrizko errementariak » (Elkar argitaletxean).
Bestalde, Txalaparta argitaletxean editore lanetan ari den Garazi Arrula Ruiz Tafallarak azken hilabeteetan plazaratu dituzten haur, gazte eta helduen saileko laupabost liburu eta komiki aurkezten dizkigu …
Azkenik, uda aintzin hedatzen dugun azken KulturKuboa izanki, lehen semestroko emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria segurtatua !!!!
Musika : Arno « Dance like a goose », Ruper Ordorika « Hargiñenean (Zuzenean) ».
Jatorria / source : Radiokultura