Podcast: Play in new window | Download

Kaixo entzule maiteok,
larunbatian denboraldi hontako azken irratsayua in genun, Joseba Iztuetakin batea. Milla milla esker gurian izategatik. Plazerra da horrelako pertsona inteligentiak gurian izatia, hain ondo hitzeiten, plazer hutsa benetan.
Hosto berriak Berlinen eta sustraiak Zarautzen dituen artista da Joseba. Ia ia programa berak osatu du eta horregatik ere eskerrak eman ber dizkiou. Berarekin, migrazioaz, klasismoaz, arrazakeriaz eta 0. kasillaz hitz egiten egon ginan, besteak beste. Horretaz aparte, faxismo estatubatuarra eta faxismo sionista ere izan genituen hizpide.
Uda dator, somatzen da uda giroa egunotan eta atzuok ere udaz disfrutatu nahi deu, faxisten misilek uzten badigute behintzat. EHZtan harrapatu gaitzala ekaitzak! Besterik gabe entzule maiteok, datorren denboraldian entzungo dugu elkar, bueno, zuek guri hobe esanda jeje
1, 2, 3 TUMAMARRATXA!