Almitza Sega Elkarteak Basaburuko eta Imozko kirol batzordearekin elkarlanean antolatu du Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligako saioa. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko da. Goiatzen jokatu zuten ligaxkako lehendabiziko saioa, eta Etxalekukoaren ondoren, Hernanin jokatuko dute hirugarrena.
Sailkapen orokorraren arabera, Bavarian (Alemania) jokatuk den Europako Sega Txapelketako euskal ordezkariak erabakiko dira.