Podcast: Play in new window | Download
Libe Garcia de Cortazar, Bilbon sortu zen, baina txikitatik Gasteizen bizi da. Abeslari eta tekla jolea da.
Gasteizko Neubat taldean hasi zuen bere ibilbide musikala. Sorkun eta Ekon-en taldeen partaide izan da eta Izaki gardenak taldearekin 2 disko argitaratu ditu.
Hala ere, bere kantu propioak lantzeko enbeia sortu zitzaion eta horretan ibili da azken urteotan.
Parada izan dugu berarekin solastatzea.
« Azal Ezten » izeneko bere azken diskoa (Libe izenarekin) aurkezteaz gain, bere ibilbidea eta musika zer den berarentzat azaltzen digu Libek …
Jatorria : Radiokultura