Makroproiektu eoliko berria, Anue eta Odieta inguruan

Etsaindarrak azaldu duenez, errota bakoitza parke eoliko propio gisa aurkeztu dute, proiektu desberdinak balira bezala, enpresa bera egon arren atzean. “Modu horretan, nolabait, inpaktuak zatikatu egiten dituzte”, azaldu du etsaindarrak. Ingurumenean eta hegazti migrazioetan proiektuak eraginen lituzkeen kalteak gogorarazi ditu Alfarok, baina baita landa inguruko herrietako jardueretan eta bizimoduan ekarriko lituzkeen arazoak ere. Gaineratu du, herritarren interesei baino, enpresa handien irabazi asmoari erantzuten diotela modu honetako proiektuek.

80 herritar inguru elkartu ziren larunbatean Enderitzen proiektuaren aurka Haize Berriak plataformak egindako agerraldian, eta hurrengo asteetan ekimen gehiago eginen dituztela iragarri dute. Alegazioak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta kontzeju eta udalak horretara bultzatu nahi dituzte plataformatik. Bestetik, ostiral honetan bilera irekia deitu dute Etsainen, 19:00etan.

Hurrengo podcasta

#11GureGaraian – Greba feministak Euskal Herriko testuinguruan

ar. Mai 13 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan