Aste honetako irratsaioan soul pilula potea irekiko dugu eta pilatu ditugun hainbat nobedaderen inguruan arituko gara: Daptone Recordsen “Tomorrow’s Hits Today” ekimena, Eli “Paperboy Reed”, Mavis Staple, Kelly Finnigan, The Movement… Eta gero, sekzio berri bat estreinatuko dugu: Nekrofilia. Bertan melomanook eta, bereziki, soulzaleok dugun hildako musikariekiko zaletasun arraro horri bidea utziko diogu eta berriki hildako r&b musikariak omenduko ditugu. Aste honetan, hilaren 24an hil zen Hamilton Bohannon omenduko dugu.
![](https://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2021/01/52bf9eaa1a67a7ab2bc03e22a4e5b192.jpg)
Klask! : 1/13 │ Nobedadeak eta Hamilton Bohannon
Podcast: Play in new window | Download