matxura buruan

MBIM -Bi artaburu, nahiko izenburu!

azaroa 16, 2018 | 0 Komentarioak

Aktualitatearen azterketa sakon eta mamitsu baten bila dabiltzanentzat ohartxo bat: entzun ezazue beste irratsaioren bat , ze hemen betiko moduan gabiltza.Azterketa egiten dugu, bai , baina ez dugu sekula gainditzen.

irakurri gehiago →

MBIM-Sasoi berria, hamaika astokeria!

azaroa 9, 2018 | 0 Komentarioak

Beste denboraldi bati hasiera eman diogu gure frenopatikoko irrati tailerrari. Aste honetan ÑTV jaialdi harro-kastatsua bisitatu dugu gure entzuleei behar bezalako kronika bat eskeintzeko. Musika , elkarrizketak eta zentzugabekeriak sendi guztiarentzat.

irakurri gehiago →

MBIM Lanerako gogorik ez

maiatza 3, 2018 | 0 Komentarioak

Hainbeste aste buruhaustean eta huts egin ondoren, Langileriaren eguna pasa ta lanerako gogoak kendu zaizkigu, baina halere, irratsaio “enlatatu” hau prestatzeko denbora atera gara garagardo batzuk hartzen genituen bitartean…tira, espero dugu entzuterakoan ez nekatzea, gu bezela. Hurrengo astean gehiago eta okerrago!!!

irakurri gehiago →
no image

MBIM-MAIATZEKO BEROA , UDABERRI EROA!

maiatza 9, 2014 | 0 Komentarioak

Eusko Jaurlatxirlak ANA OREGIIIII Komunikazio sariak banatuko dituela plazaratu du…izan ere, Anita sailburuak komunikabideen aurrean edozein gai argitzeko duen trebezia ospatu nahi izan dute mantxuriaeneatik!…Bejondeiela! Segurtasun sailak 3000 Leuro uzten omen ditu hilero ertzainak mozorrotzen! Hau eskandalua!…tximinoa zetaz jantzita ere…tximinoa baino ez da! Aste hontan bai ! MAKARRAOKEA Bueltan da!!! Gaurkoan bi Hit aurkezten dizkizuegu: […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM- UDABERRIA HELTZEAN , LOTU GAITZAZU MOTZEAN!

martxoa 21, 2014 | 0 Komentarioak

Ezker abertzaleko edozein hautetsiri San Ferminetako suziria botatzea egokitzen zaion hurrengoan zer bururatuko zaie UPNtarrei eragozteko? Ideiak amitzekotan guk iradokizun batzuk utzi dizkiegu badaezpada… Eusko Jaurlatxirlak Ikur frankistak kentzeko garaia heldu dela erabaki du…hogeitamapiko urte behar izan dituzte bakarrik! Eta…nola?…PPkoek ere alde bozkatu dutela? NOLAAAA…?? Malaisiako hegazkin galdua topatu dugu! Iker Keta de Zemento eta […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-BARDEETAN TIRO HOTSAK…YOKOJONOren ERRUZ?

martxoa 15, 2014 | 0 Komentarioak

OTAN (Edo NATO) Deritzon erakunde horrek beldurra sartzen digu gorputzean Errusiarrekin liskarretan hasten diren bakoitzean…Crimeakoi Krimena prestatzen ari ote dira? Bardeetan again? Zertarako etorri da Desko Hono multiartista multitxapa multimilloiduna Bilbora / Donostira? Gaurkoan mundu mailako esklusiban egin diogun elkarrizketari esker bere ahotik zuzenean jakingo dugu! Eskatu duzuelako…EUSKAL BIOGRAFIA IKARAGARRIAK! Gaurkoan…Julian Kamotz “Gailurre” Tenore ezaguna. […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-ONGIETORRIAK NEOFRANKISMO 3.0ra

azaroa 22, 2013 | 0 Komentarioak

Bigarren urte Marianoa bete denean Partido Polizialeko lagunek datozen urteetan jasan beharko dugun gizarte arautegi berria aurkeztu digute…emigratzeko garaia heldu zaigula dirudi. Barcina anderearen azken Highligth izugarria hauzitegi nazionalean…Tartazogate hauzia! Gure gaurko une musikala Lizarrako abesbatza heavyaren eskutik “SUDAS PIES”en “TXAPAPOTE”.Eitbko erreality berria aurkezten dizuegu mundu mailako primizian :TRIPAZORRIAK!

irakurri gehiago →
no image

MBIM-“BURUTIK JOTA” DOKTRINAREN PORROTA!

urria 25, 2013 | 0 Komentarioak

A ze moskeoa harrapatu duten Infraebroko erresumakoek Estrasburgoko goi epaitegiak arrazoia eman ez dien baterako! Kiroltasun pixka bat mesedez! Guk ilegalizazio eta antzeko astakerien aldeko epaiak irentsi behar izan ditugun moduan…irentsi dezatela beraiek dagokiena…ez al da legea berdin guztientzat? Ezagutu egunero sortzen diren psikopatia berriak eta aukeratu hobe dagokizuna “Honek itxura txarra du” Mikrosaio berrian… […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-YORK BERRIA, LEHENDAKARIAREN HIRIA

urria 18, 2013 | 0 Komentarioak

Gu ere gonbidatu gaitu New Yorkeko Euskal Etxeak bere urteurrena behar bezala ospatzeko!…eta inoiz lokartzen ez den hiritik ibili gara euskal delegazioaren atzetik zuei han gertatutakoaren berri emateko! Entzutegi nazi-analaren azken basatikeriak aztertu ditugu gainera. Geratzen al da Euskal herrian dagoeneko auziperatua izan ez den euskaldun bakar bat? Uzta garaiko arazo larriena aztertu dugu ere: […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM – SASOI BERRIA, HAU ERE TAMALGARRIA!

urria 13, 2013 | 0 Komentarioak

Barkatu baina arazoak izan ditugu saioa serbitzarira igotzeko… Bueltan gatoz beste kurtso bat zentzugabekeri merkeenekin betetzeko asmo osasungarriarekin. San Mames barria, zinemamualdia, Euskaltel(a) taldearen desagerpena…eta beste hainbat gai aztertu ditugu sasoi hasiera honetan. Jo ta Ke, entzefalograma lauaren alde! Musika: Euskaltalika talde famatuaren “Frenando Al Foso” abestia 3 dimentsiotan!!!

irakurri gehiago →