Zintzilik Irratia

zintzilik-logo

Frekuentzia: 100.0 FM
Eremua: Oreretaldea
Helbidea: Herreria, Tomas Lopez 17, 275 PK, 20100 Orereta (Euskal Herria)
Webgunea: www.zintzilik.net
E-Posta: zintzilik@sindominio.net
Tfnoa: (0034) 943-527407

Zintzilik Irrati Librea 1984an sortu zen, Oreretako Erdiko kaleko etxe okupatu batean. Gaur egun, egoitza Perrategian dauka, estrata deritzon aldapa zaharrean.

Hasieratik bere burua “irrati libre eta parte-hartzaile” gisa definitu du. Asanblada bidez antolatzen den irratia da, talde politiko, erlijioso edo ekonomikoen morrontzatik kanpo. Kudeaketa autogestionatua du, herritarren ekarpenei esker diharduena, administrazioari diru-laguntzarik eskatu gabe.

Zintzilik Irratiaren helburua, irratiaren bueltan esperimentatzeaz gain, gizarte kapitalista eta errepresiboa aldatzeko lanean ari diren pertsona eta taldeei lekua ematea da, baita herritarrek sortzen dituzten dinamiken bozgorailu izatea ere. Gizarte eragile izatearen kontzientziaz akuilatuta, Oreretako eta Oarsoaldeko hainbat talde eta ekintzatan hartzen du parte. Euskal Herriko irratiek sortutako Arrosa sareko partaidea ere bada.

Zintzilik irratiak FM 100 bidez emititzen du Oarsoaldeko bailaran eta http:www.zintzilik.net bidez zabaltzen du bere emisioa munduan zehar.

streaming-button podcast-button

Comments are closed.