Xorroxin Irratia

xorroxin-logo

Frekuentzia: Baztan: FM 88.0, 107.1, 107.5
Eremua: Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko bailarak.
Helbidea: Koskontako bidea, 07 – 1 | 31770 LESAKA (Nafarroa)
Webgunea: www.xorroxin.org
E-Posta: xorroxin@euskalerria.org
Tfnoa: (0034) 948 63 54 58

Xorroxin irratia Baztango irrati katea da, FM 88.0, 107.1 eta 107.5 frekuentzietan eta euskaraz emititzen duena Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko bailaretarako. 1981ean ekin zioten lanari Erratzun, eta Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da. 1985ean bulegoak Elizondora mugitu zituzten.

Emititzeko baimenik ez zuenez, 1985eko ekainean, irratia itxi zuten. Hilabete batzuk isilik egon bazen ere, denboraldi baten ondotik berriz abiatu zen. Elizondon bi egoitzetan egon zen irratia, eta han hasi zen profesionalizatzen. Aldi berean, irrati lizentzia eskuratzeko ahaleginetan ibili zen Xorroxin, baina Nafarroako Gobernuak ez zion eman baimenik. 1990eko abenduan, ordura arte Elizondon izandako manifestaldi jendetsuenak Xorroxinentzako lizentzia eskatu zuen eta azkenean 1998an eman zitzaion. Une hartan zortzi urte zeramatzan irratiak Iruritatik emititzen. Baimenarekin batean, Baztango Udalak egoitza bat utzi zion Elizondon.

Astelehenetik ostiralera, egunero hamar orduz zuzenean emititzen dute, 7.30etatik 14.00etara eta 20.00etatik 22.00etara. Larunbat goizetan lau orduz aritzen ari dira, 10.00etatik 14.00etara. Igandetan eta gainerako orduetan musika izaten da entzungai. Saioez gain, Merkatu Ttikia izeneko zerbitzua eskaintzen dute: lana bilatzeko, etxea erosteko, galdu-aurkituen berri emateko, erosketak egiteko eta oharrak zabaltzeko.

podcast-button

Comments are closed.