Uribasterra irratia

Helbidea: Libao auzoa 20.zenbakia Uribasterra baserria Arrieta 48114
Webgunea: https://uribasterrairratia.wixsite.com/ortukouhinak
Facebook: https://www.facebook.com/Uribasterra-irratia-609247045948200/
E-posta: Uribasterrabaserria@gmail.com
Tfnoa: 688812487

Proiektu hau 2016ko udagoienean hasi zan gitxinaka indarra hartzen. Bizkaiako Arrieta herri txikian dagoen baserri bat alokairuan hartu zuten 6 lagunek; bertan, ortua, animaliak eta garagardoaz gain ganbaran musika entsegu lokal batekin batera irrati bati gorputza ematen hastea erabaki zuten.

Momentu honetan, sortze lanetan baina iadanik 3 irratsaio martxan dituen irratia gara. Hobetzeko gauza asko falta zaizkigu oraindik,  frekuentzia lortzea, irrati batek merezi duen txoko eraikitzea, proiektuan jende gehiago inplikatzea etabar luze bat. Hala ere, oraintxe bertan nahiko daukagu ilusioarekin, elkarrizketak egiteko mikro txikiarekin, baserriko ganbara ilunarekin eta umorearekin.

Hauek dira martxan dauzkagun 3 irratsaioak:

Musika baratza: Baratzean topa geinken aniztasun bardina egongo da irratsaio honetan, zuen, epertargion esku. Kolore eta tamaina askotako barazkiak jarriko dabez Asel Irazabal eta Beñat Barainkak Uribasterra irratiko uhinetan ordu bete eskasean.

Baserri bastarrean: Nekazaritza eta abeltzaintzako saio bat mota ezberdinetako proiektuak ezagutuz. Sektorearekin zerikusia daukaten gaiekin debatetxoak eta gure ortuaren jarripena.

Azoka bizia: Arrietako plazan hileko lehen domeketan egiten dan azokaren zuzeneko jarraipena.

Ortzimuga: Elkarrizketa txokoa.

podcast-button