Irulegiko Irratia

irulegiko-irratia-logo

Frekuentzia: 91.8 FM
Eremua: Behe Nafarroa
Helbidea: 15 Avenue du Jai Alai, 64220 Donibane Garazi, Baxe Nafarroa
Webgunea: www.irulegikoirratia.com
E-Posta: irulegiko.irratia@free.fr
Tfnoa: (0033) 559371411

Irulegiko irratia kudeatzen duen elkartea 1981ko azaroan sortu zen eta lehen emankizunak urte ondarrean zabaldu zituen Baxe Nafarroan den Irulegi herriko Menta etxaldetik.Bi helburu nagusirekin sortu eta handitu gira : alde batetik Euskal Herri barnekaldearen bizia sustatzea komunikazio tresna partehartzaile baten bidez eta bestetik kenka txarrean den euskarari merezi duen premiazko tokia eskaintzea komunikabideetan.

Entzun eremua eta entzulegoaren kopurua hemendatu da urtetik urterat: gaur egun gure antena nagusiak(91,8 Mhz) eta hiru errepikagailuek (Aiherran 97,4tan Donapaleun94,2tan eta Alduden 100,7tan) gure mezuak hedatzen dituzte Baxe Nafarro osoan , Lapurdi barnekaldean eta Baiona-Angelu-Miarritzen . Duela 10 urte SIADECOk egin inkestaren arabera 21.000 entzule .
Nahiz eta frantsesezko elgarrizketa zonbait egiten ditugun, gure emankizun gehienak euskaraz dira (%90)

Denetariko programazioa segurtatzen dute irratiko 10 langileek eta horiekin ari diren 60 laguntzaileek ( herrietako berriketariak, kiroletako kolaboratzaileak, kronika egileek eta emankizun egileek).
Gainera 300 jendeek laguntzen gaituzte urteko sustengu kanpaña egiten Baxe Nafarroko 70 herrietan.
Azken 10 urte hauetan elkarlana handituz joan da Xiberoko Botza eta Gure irratiarekin eta elgarrekin sortu dugun Euskal Irratiak federazioan integratu dugu geroztik sortu den Antxeta irratia.
Bururatzeko, duela 25 urte mugitzerat bultzatu gaituzten arrazoinak lehen bezein azkar agertzen dira : euskara galtzerat eta Euskal Herri barnekaldea hiltzerat ez uzteko animatu behar gira. Irulegiko irratiak badu zer egin eta gogo handiz segituko dugu aintzina.

streaming-buttonpodcast-button

Comments are closed.