Gure Irratia

gure-irratia-logo

Frekuentzia: 106.6 FM / 105.7 FM
Eremua: Lapurdi Oarso, Donostialdea
Helbidea: Landagoien, 64480 Uztaritze [Lapurdi – EH]
Webgunea: www.gureirratia.eu
E-Posta: gure.irratia@free.fr / euskal.irratiak@free.fr
Tfnoa: (0033) 559593001

GURE IRRATIAren historia beti abenduan idatzia izan da.

1981eko abenduan Milafrangan (Lapurdi) sortua, 1997tik irratiaren lokalak Baionan kokatzen dira. 2001eko abenduan inauguratu ditu ere Antxeta Irratia deituriko bigarren antenaren lokalak, eta gaur internetean atxemaiten dituzuen emankizunak hasten ditu.

Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xuberoa, Gipuzkoako iparraldea eta kostaldea, Nafarroako mendialdea eta Landesetako hegoaldean entzun daiteke. Siadecoren inkesta baten arabera, entzuleen kopurua 24.500 pertsonetara igotzen dira.
Irratiak bigarren estudio bat du Hazparnen, bere emankizunak kantonamendu hortako ekimenetara mugatzen direlarik.

Euskarazko irrati orotarikoa. Egunean 24 oreneko zabalpena du, 7 egunez astean, hauetarik 16 oren eta erdi zuzeneko berezko ekoizpenak direlarik.
12 pertsonako talde batek � 9 postu denbora osoz � segurtatzen du ekoizpen hau, hautetaz gain beste 82 laguntzailek parte hartzen dutelarik : � Gazte Irratia � osatzen duten 23 lekuko laguntzaile, 26 gazte, kiroletako laguntzaile bereziak, antzerki eta zinema kritikariak, etabar.

Irratiaren helburua, gure hizkuntzaren normalkuntzarako orotariko euskarazko irrati profesional baten dinamizatzea da.
1981etik, irratiak paper garrantzitsu bat jokatu du gure hizkuntzaren garapen eta iraupenaren alde. Irratiak, hamarkada desberdinen arteko zubia egin eta egiten du, hiztegia aberastuz, modernizatuz eta gaur egungo gizartearen beharren arabera eguneratuz. Entzun-Ikus taldea eta GURE IRRATIAk esperantza osoz aurre egiten diote XXI. mende honi.
Alde batetik, irratia, formatua eta kalitatezko soinu batendako beharrezkoa den materialaz osatua den talde profesional batez egituratua delako. Bestalde, euskarak, normalizaziorako fase berri bati aurre egiten dio Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xuberoan.

streaming-button

Comments are closed.