Ataria Irratia

Ataria irratia

Frekuentzia: 107.6 fm
Eremua: Tolosaldea
Webgunea: http://ataria.eus/irratia
E-Posta: ataria@ataria.eus
Tfnoa: 943 65 56 95

Ataria Irratia Tolosaldeko Ataria proiektu multimediaren adarretako bat da. Euskarazko irratia da, eta hizkuntza honek hartzen du bere emisoaren %99a. 2013. urteko urrian abiatu zuen bere ibilbidea eta bere bidea sendotzen ari da.

Tolosaldeko 28 herriotan zabaltzen ditu bere uhinak (107.6 FM) Ataria Irratiak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil. Hauezaz gain, Andoain eta Legorretara ere heltzen da.

Eguneroko programazioaren ardatza, PASAHITZA magazinak, HAMAIKETAKOA azpi-eskualdeetako berriek, EUTSI GOIARI kirol saioak eta ENTZUTEKO JAIOAK musika tarteak osatzen dute goizean (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara zuzenean, arratsaldez errepikatuta). Programazioa Arrosa Irratiak ekoizten duen ZEBRABIDEAk osatzen du (astelehenetik ostiralera 16:00tatik 18:00tara). Gainerako programazioa kolaborazio bidez osatzen diren saioekin (ATARIA ILUNEKO ARDI BELTZA gogoeta mahaia, KOKONDO eta PLAYBACK ATARIA musika irratsaioak, (H)ARI NAHIZELA bertso irratsaioa, HAUSPO ARTEAN trikiti irratsaioa, MINGAINA TXULORA sexuarekin lotutako denetariko gaiak jorratzen dituen irratsaioa, solasaldiak…) eta euskal musikarekin osatzen da. PASAHITZA magazinean Tolosaldeko ikastetxeetako ikasleek, gazteek, helduagoek, profesionak ezberdinek (medikua, abokatua, ekonomialaria, bidaiaria…), politikariek… hartzen dute parte esate baterako, eta ikasleen formazioan eta bestelako adituen parte hartzea bultzatzeko ahaleginean urratsak ematen ari da Ataria Irratia.

Ataria Irratiak dedikazio osoa eskaintzen dion profesional bat du, baina, proiektuaren izaera multimedia kontuan izanik, erredakzioko kazetari guztiek dute ahotsa bere programazioan. Irratiko arduradunak ere egiten ditu bere ekarpenak beste euskarrietan (papera eta internet).

ataria.eus webgunearen bidez zuzeneko emisioa entzun daiteke eta nahieran entzuteko aukera ere badago, programa bakoitzak duen atalera sartuz gero: https://ataria.eus/irratia/programak/

Bideragarritasuna, erakunde publikoen ekarpenek (Eskualdeko 28 Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak, honek webgunearen bidezkoa bakarrik), publizitate salmentek, eta Tolosaldeko Atariak autofinantzatzeko egindako ekimenetatik lortutakoek bermatzen dute.

Comments are closed.