ZINTZILIK IRRATIA

no image

MBIM- Abestu zak ! (edo ostrukak)

ekaina 11, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan “MBIM gaztea” irrati formulako kideek egiten duten lan itzelari omenalditxo bat egitea erabaki dugu. Kanpoko eta bertako musikagintzari buruzko informazio interesgarrienak ezagutzeaz gain , Udara hontan arrakasta izango diren Batxata eta merengueak dantzatzen ikasteko saiakeran larriki zaurituko gara.

irakurri gehiago →
no image

MBIM-PUTZ ZIPRIZTEEN DONOSTIN

maiatza 19, 2016 | 0 Komentarioak

Lau urte luze itxaron behar izan ditugu baina azkenean Putz Ziprizteen Donostira bueltatu da! Akabo gure mixeria eta atsekabeak! Aleluyah! Aleluyah! Konbentzituko ahal izango dugu gure artean betirako geratu dadin? Lortuko al dugu behingoz lehendakaritzarako hautagaitza onartzea?

irakurri gehiago →
no image

MBIM – Maiatza latza (VII.edizioa)

maiatza 13, 2016 | 0 Komentarioak

“Maiatzeko astenia “ bezala ezaguna den gaitza izugarriak harrapatu gaitu beste behin ere.Urteroko sintoma larriak sufritzen hasiak gara berriz ere: Buruberoketak, mingainirriztadak,izerdilitrokadak… Ez gara entzutekotan gertatu daitezkeen kalte neurologikoen enrantzule egiten.Muxu ugari.

irakurri gehiago →

Urtero bezala, aurten ere Maiatzaren lehena izan dugu. Noiz helduko da Maiatzaren lehenarik gabeko urteren bat , edo adibidez bi otsailak hamalau edukiko dituena?…Entzule maitia, berri txar bat eman behar dizugu. Hori ez da sekula gertatuko. Inoiz ere ez. Baina gora bihotzak, altxa kopeta hori! Gu ere ez gara inoiz aspertuko zu bezalako bruto mekanikoentzat […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM- Esku txuriak , mafiak heziak.

apirila 22, 2016 | 0 Komentarioak

Limoizko Infanta ta bere senar lorontziaren aurka emandakoak izango ote al dira “Esku txuriak” erakunde philoterroristak jo dituen azken hatzaparrakadak? Aurtengo errenta aitorpenean Partido Polizialaren goi kupula osoak baino gehiago ordaintzea tokatuko zaigu berriz? Zenbat hauteskunde jasan beharko ditugu oraindik urtea amaitu baino lehen? Erantzunik gabeko galdera gehiegi dira gure urtutako burmuinentzat.

irakurri gehiago →
no image

MBIM-AFERAK & PANAMA PAPERAK

apirila 8, 2016 | 0 Komentarioak

Haizeak harrotu ditu Panamako lista famatuak, eta guk noski beti bezala inorrek eskatu gabe egoeraren analisi azalekoena eta penagarriena egin dugu muxutruk. Gainera drogomenpekotasun lege berria aztertu dugu gure frontoietan bertan iritziak biltzen…Derrigorrez entzun beharrekoa.

irakurri gehiago →
no image

MBIM-2016-03-17-GOBERNUAREN BILA, HORI BODEBILA!

martxoa 18, 2016 | 0 Komentarioak

Oraingoan bai! Baietz!Azkenean zuzeneko saioetara bueltatu gara derrigorrezko geldiunearen ostean, eta aktualitateak utzitako hamaika gertaera genituen aztertzeko…atzeratutako lan mordoa egia esan. Hainbeste gaien artean, infraebroan gobernua osatzeko dituzten komeriak aztertzea ezinbestekoa zenez, denek ulertzeko moduan azaltzea bururatu zaigu : filma bat balitz bezala. Hori bai, erne ze pelikula hau hemezortzi urteak gaindituak dituzten entzuleentzako da! […]

irakurri gehiago →
no image

MBIM-Berriz uhinetan 2016-03-25

otsaila 25, 2016 | 0 Komentarioak

Azken boladan saioa egiteko edukitako oztopoak amaitu dira.Ba zen garaia. Belarriak berriz ere prestatzeko gaur gure txorakeri klasikoak gogoratu ditugu.Muxuak eta barkamenak.

irakurri gehiago →
no image

MBIM-Durangoko azoka, Milaka masoka!

abendua 11, 2015 | 0 Komentarioak

Urtero bezala , aurtengoan ere leku berezi bat utzi digute gure azokarako “stand”a (eztanda) jartzeko, eta Euskal sortzaile interesgarrienek ihes egin digute,beti bezala…. Dena den , lortu dugu berriz ere aurtengo Euskalerriko ekoizpen kulturalaren ikuspegi kamutsena osatzea zuen etxeetan lasai lasai sufritu dezazuen.Badakizue berezkoa dugula serbitzu publikoa eskaintzeko apeta hori. Ez horregatik…

irakurri gehiago →
no image

MBIM-Azoka bespera, patrikak prestatzera!

abendua 4, 2015 | 0 Komentarioak

Barkamenak azken asteetan saioa egiteko larri ibili bait gara , osasun kaxksarraren kontuak, badakizue. Baina tira, bueltan gatopz, gogotsu eta txoriburutsu! Aste hontako aktualitateari ohiko errepaso txotxoloa egiteaz gain, Durangoko azokarako prestaketetan ibili gara.Hurrendo astean, urtero bezala, Durangon gertatutakoaren berri emango dizuegu!

irakurri gehiago →