Beste Bat

BESTE BAT: Montauk x 3

azaroa 18, 2019 | 0 Komentarioak

Badator hirugarren rounda. Montauk talde gasteiztarraren hirugarren ‘Beste Bat’ duzue hau. Australian abiatu da hirugarren saio hau Nick Cave handiarekin. Eta Australiatik Euskal Herrira, Anari, Gorka Urbizu eta berriz ere salto atzerrira 60 minutuko kantu-kate honetan, Elena Tonra, Ex:re, Billy Bragg, Wilco eta amaitzeko klasiko bat: Bob Dylan. ‘Shadows in the Night’ diskako ‘Stay with […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Andoni Tolosa x 2

azaroa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen Andoni Tolosa ‘Morau’ hernaniarraren bigarren ‘Beste Bat’ saioa. Bidaiatzen segitzen dugu bigarren saio honetan. Aurrekoan, iparraldetik hegoaldera egin genuen bidea, bigarren saio honetan, kontinente erraldoia ezagutuko dugu, bai behintzat musikalki: Afrika.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Enertiz Furyak x 2

azaroa 13, 2019 | 0 Komentarioak

Eneritz Furyak bakarlariaren bigarren ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Bigarren honetan, musika zaratatsua edo iluna hautatu du. Melodia pisutsuak, beheko soinuak protagonista dituzten kantuak, eta musika soilik ez, irakurketa gomendapen bat ere egin du irundarrak ‘zarataren artea’ manifestua (L’arte dei Rumori) Luiggi Russolo idazle futuristarena. Hemen Furyak-ek osatutako fonoteka iluna osatzen duten taldeen zerrenda: Irazi, […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Zazkel x 2

azaroa 12, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen Zazkel taldearen bigarren ‘Beste Bat’ saioa. Etxahun Arregiren gidari, 80. hamardako Newretrowave estiloa izan da bigarren saio honetako protagonista. Newretrowave-a 80. hamarkadan sortutako musika da, garaiko musika elektronikoa, garaiko sintetizadoreekin egina. Normalean kantu instrumentalak izan ohi dira, AEBetako akzio pelikuletan edota bideoko-jokoetan erabiltzen zen musika da newretrowave-a.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Montauk x 2

azaroa 11, 2019 | 0 Komentarioak

Hasi da azaroko ‘Beste Bat’ saioaren bigarren rounda. Gasteizko Montauk taldearen bigarren saioa duzue hau Beñat Goitia abeslariaren gidaritzapean. Eta oraingoan ere, aurreko saioan egin moduan, kateatu ditu abeslariak eta haien kantuak. Bakarlariekin hasi da saioa eta distortsioekin amaitu. Aukeratutako fonotekan daude, Nacho Vegas, Christina Rosenvinge, Joseba Irazoki, Gari, Belako, Moguai eta Tom Waits.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Andoni Tolosa x 1

azaroa 7, 2019 | 0 Komentarioak

Andoni Tolosa ‘Morau’ musikariaren lehen ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Musika bada bidaiatzeko modu bat, eta horixe egin dugu saio honetan. Sherpa lanak egin ditu Morauk «mundua ahotsez beteta baitago» eta fonoteka aberatsa osatu dugu herrialdez herrialdez, mimoz, hautatutako kantuekin. Hotzetik berora egin dugu bidaia, iparraldetik hasi gara, Samien kantuak aditu ditugu lehendababizi. Ondoren Finlandia, […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Eneritz Furiyak x 1

azaroa 6, 2019 | 0 Komentarioak

Eneritz Furyak bakarlariarenak izanen dira Naiz Irratiko asteazkenetako bazkalosteak. Hauxe duzue egingo dituen lau saioetatik lehena, eta aukeraketa berezia egin du «mirariak gertatzen dira batzuetan» dio, eta «inolako ahalegin berezirik egin gabe, nigana etorri diren kantuak» aukeratu ditu lehen fonoteka honetan. Maiz aritzen dira musikariak erreferentzia berriak bilatzen han eta hemen, ez da lan erreza […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Zazkel x 1

azaroa 5, 2019 | 0 Komentarioak

Pop elektronikoaren aldarrikatzailea da Zazkel talde bizkaitarra, eta horren adibide da ‘Beste Bat’ saio hau. Hau da egingo dituzten lau saioetatik lehena. Etxahun Arregi taldeko abeslaria aritu da gidari lanetan eta Zazkel tadearen eraginen errepasoa egin du lehen fonoteka honetan. Zazkel taldeak badu izaera ikertzaile bat, eta bide hori jorratzen dute ere aukeratu dituzten taldeak… […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Montauk x 1

azaroa 4, 2019 | 0 Komentarioak

Musikari talde berri batek hartu du lekukoa azaroan ‘Beste Bat’ saioan. Estreinakoz arituko da Montauk taldea eta Beñat Goitia taldeko abeslariak hartu du saioa gidatzeko ardura. Astelehenetan izanen da bere txanda eta hauxe duzue egingo dituen lehen saioetatik lehena. Ambience rock estiloan aritzen da Montauk talde gasteiztarra eta Goitia abeslariak aurreratu duenez «bizitza betetzeko kantuak» […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Ibil Bedi x 4

urria 30, 2019 | 0 Komentarioak

Nafarroako Ibil Bedi taldearen azken ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Ibai Osinaga eta Amets Aranguren aritu dira gidari lanetan. Azken saio honetan emakume ahotsak dira entzungo direnak, eta erritmo biziekin eman diote hasiera azken honi, Julieta Venegas eta La sonora Santaneraren ‘El Ladron’ kantuarekin. Baina erritmo eta estilo guztietako kantuak aditu dira azken fonoteka berezi […]

irakurri gehiago →