Kirol Leihoa

Kirol Leihoa

Gaurkoa izan da denboraldiko azken Kirol Leihoa. Tarte zabala eskaini diogu Realari, izan ere, denboraldia bosgarren postuan amaitu du inoizko sailkapenik onena eskuratuta. Igor San Miguel entrenatzailearekin eta Oscar Badallo Marcako kazetariarekin burutu dugu denboraldiaren balorazioa. Bestalde, Naxari Altuna Euskal Telebistako kazetariarekin Athleticek liga irabazi izanak kirol arloan eta sozialki duen garrantzia aztertu dugu. Halaber, […]

irakurri gehiago →

KIROL LEIHOA: Athletic ligako txapeldun!

ekaina 6, 2016 | 0 Komentarioak

Athleticek ligako bosgarren titulua eskuratu du bidean izan dituen oztopo guztiak gaindituta eta denboraldi ikusgarri bat burututa. Izandako lesio ugariei nortasun handiarekin egin die aurre, ororen gainetik talde bat dela erakutsiz. Jokaturiko 29 partidetatik 25 irabazi ditu, 3 galdu, eta bakarra berdindu. Halaber, 13 gol baino ez ditu jaso. Kirol Leihoan izan dira Joseba Aguirre […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu ligako titulua 4.urtez jarraian irabazi duen Bera Berari. Talde Donosotiarrak, halaber, Kopa eta Superkopa irabazi ditu, eta denboraldi borobil bat burutu du. Kirol Leihoan izan dira Montse Puche entrenatzailea, Matxalen Ziarsolo kapitaina eta Jabi Otermin prentsa arduraduna. Futbolean, Athleticek pauso handia eman du liga irabazteko bidean Atletico Madril menderatuta, […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu liga amaitzeko 3 partida falta direnean salbazioa ziurtatu duen Oiartzuni. Denboraldia aztertzeko gurekin izan dira Jon Alkorta entrenatzailea eta Anne Mugarza kapitaina. Bestalde, Zega-Aizkorri mendi lasterketan gertaturikoaren berri eman digu Oihana Kortazarrak. Elgetarra izan zen gure ordezkaririk onena 3.postuan helmugaratuta. Eider Rubio Bera Berako bigarren entrenatzailearekin berriz, hurrengo asteko […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu Realak eta Athleticek Zubietan jokatu zuten derbiari. 1 eta 2 irabazita lidertzari eusten dio Athleticek. Partida aztertzeko Kirol Leihoan izan dira Joseba Agirre Athleticeko entrenatzailea, Maialen Zelaia Realeko jokalaria eta Naxari Altuna Euskal Telebistako kazetaria. Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Oihana Aldai (Oiartzun), Angela Vilariño (Kotxeak), […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Oihana Kortazar elkarrizketatu dugu. La Palman jokatu den Transvulcania lasterketako maratoia irabazi berri du Kortazarrek. Lasterketa hori aztertzeaz gain, ate-joka den Zegama-Aizkorrira nola iritsiko den eta zein helburu izango duen kontatu digu. Bestalde, Begoña Lazcanok K1 modalitateko 500 metroko proban Duisburgen jokatuko den aurreolinpikorako txartela eskuratuko du. Rion egotea amets bat litzateke berarentzat. […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Livia Lopez Araskiko presidentea elkarrizketatu dugu. Talde arabarrak saskibaloiko lehenengo mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Hala, 24 urteren ostean talde arabar bat izango da sakibaloiko maila gorenean. Bestalde, Idoia Etxeberriak lortu berri dituen 2 errekor berriak kontatu dizkigu. Bi eskuekin 162 kilo jaso zituen eta esku bakarrarekin 118 kilo. Jolasetak bestalde, belar hockeyko […]

irakurri gehiago →

Bera Berak pauso handi bat eman zuen liga irabazteko bidean sailkapeneko 3.sailkatua den Guardes menperatuta eta guk Matxalen Ziarsolo kapitaina elkarrizketatu dugu egoera aztertzeko. Gainera, komentarista lanetan aritu da asteburuan eta zer den zailagoa galdetu diogu: jokatzea edo kantxan gertatzen dena aztertzea. Bestalde, Aiala Zarautz mailari eusteko aukerarik gabe geratu da. Denboraldiaren balorazioa egin dugu […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Eli Pinedo elkarrizketatu dugu. Bera Berak Kopako bosgarren titulua eskuratu zuen Zuazo 17 eta 33 menderatuta. Beraz, euskal derbia izan genuen finalean eta egun historikoa izan zen gure eskubaloiarentzat. Emakumeen Birari ere tarte berezia eskaini diogu. Unai Zubeldia Berriako kazetaria bidelagun izan dugu analisia egiteko, eta Bira 11.postuan amaituta gure ordezkari onena izan […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Livia Lopez Araskiko presidentea elkarrizketatu dugu. Talde Arabarrak saskibaloiko maila gorenera igotzeko play off-ak jokatuko ditu. Bestalde, Bera Berak lidertza eskuratu zuen asteazkenean Rocasa garaitu ostean. Montse Puche entrenatzailearekin aztertu dugu taldearen egungo egoera. Halaber, Izaro Antxiaren istorioa ezagutu dugu. Izaro Antxia Areto futbolean debuta egin duen lehen emakume transexuala bilakatu da. Azkenik, […]

irakurri gehiago →