Stand Bai

no image

StandBAI! 36. saioa. Ikasturte bukaera!

ekaina 28, 2012 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako azken saioa izango da. Aurtengoa izan da StandBAI!ren lehenengo denboraldia  eta espero dugu azkena ez izatea.  Agurtzeko abesti sorta eder bat entzungo dugu. Hona hemen gaurko protagosnistak:  BEASTY BOYS, FUGAZI, AINA, INORENERONI, LISABÖ, THE COVERS , NANCY SINATRA, MARY WEISS , ALEX CHILTON, BOBBY FULLER, THE CLASH eta ITOIZ. Laster arte!!!

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 34. saioa

ekaina 13, 2012 | 0 Komentarioak

Saioa Chicagoko Shellac taldearen “1000 Hurts” (Touch and Go Records, 2000) lanarekin hasiko dugu. Azkena Rock Festibalari eta Andoaingo Rock Jaialdiari buruz aritzeko Lisabö, Willis Drummond, On Benito eta Jupiter Jon entzungo ditugu. Saioren azken zatian Beastie Boys izango da protagonista. Duela gutxi bertako taldekide Adam “MCA” Yauch hil zen eta bera gogoratuz “Ill Communication” […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 33. saioa

ekaina 6, 2012 | 0 Komentarioak

Saioa Suedian hasiko dugu The Soundtrack of Our Lives taldearen “Throw it to the Universe” disko berriarekin eta hauen aurreko taldearekin, Union Carbide Produccion.   The Soundtrack of Our Livesek “Fly” kantuaren bertsioa egin zuen, kantu originala Nick Drakena da.  Biak entzungo ditugu. Saioren bigarren zatia Erizo gasteiztarrentzat izango da. Beren ibilbidea bukatzen ari dira eta […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 32. saioa. ZURE ROKANRROLA

maiatza 31, 2012 | 0 Komentarioak

Aste honetako saioa fonotekan aurkitu dugun bilduma lan berezi bati eskainiko diogu oso-osorik. 2005. urtean Lapurdiko Gure Irratiak kaleratu zuen “Zure Rokanrrola”. Bilduma honetan Euskal Herriko 22 musika taldek parte hartu zuten eta guk horietatik honako hauek entzungo ditugu: Nuuk-at,  Dirties, Sextysexers, Surfin kaos, Brigada Criminal, Captain Nemo, Leihotikan, Stupenda Jones, PI-Lt, Sharon Stoner, Potemkin, […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 31. saioa

maiatza 24, 2012 | 0 Komentarioak

Capsula talde argentinar-euskaldunaren ibilbideko lau lanei erreparatuko diegu saioan: “Capsula” (DDT, 2002),  “Rising Mountains” (BCore, 2009), Ivan Julianekin batera aterako “The Naked Flame” (Bloody Hotsak, 2009) eta “In The Land Of Silver Souls” (Krian/BCore, 2011). Beraiekin lotuta David Bowieren  “Starman” eta “Space Odity”  kantuak entzungo ditugu, baita azken abesti  honen bertsio berezi bat ere.   […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 30. saioa STAX RECORDS

maiatza 16, 2012 | 0 Komentarioak

Saioa Stax Recordsi eskainiko baitiogu oso osorik. Estatu Batuetako Memphisen sortu zen eta 60. eta 70. hamarkadetan izugarrizko garrantzia izan zuen. Denboran bidaia bat eginez artista hauexek entzuno ditugu: Carla Thomas, Booker T. & the MG’s, Otis Redding, San & Dave, Eddie Floyd, Johnnie Taylor, Jean Knight, The Dramatics, Isaac Hayes, The Stapple Singers eta Shirley Brown. Aste […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 29. saioa

maiatza 9, 2012 | 0 Komentarioak

Aste honetako saioan Mutürbeltz taldea izango da protagonista. Bere “Amildegia Maite” lan berria entzuteaz gain Mikel abeslariaren aurreko taldea, Sextysexers, eta Iñigo gitarrajolearen aurreko taldea, The Hot Dogs!, ere entzungo ditugu. Hauekin guztiekin lotuta AC/DCk eskainiko digu aste honetako kantu originala, “Powerage” (Atlantic Records, 1978) lanean agertu zen “What’s Next To The Moon”. The Dt’s […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 28. saioa

maiatza 2, 2012 | 0 Komentarioak

Saioaren hasiera Radiohead taldeari eskainiko diogu, “Ok Computer” (EMI, 1997) lanari hain zuzen ere. Lan honen eraginaren adibide bat Easy Star All-Stars New Yorkeko reggae kolektiboak egin zuena da. “OK Computer” kantuz kantu bertsioneatuz “Radiodread” lana kaleratu zuten 2009an, kantu guztiei reggae kutsua emanez. Honen ostean reggearekin jarraituko dugu, Gasteizko Gobeo Bay taldeak atera berri […]

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 27. saioa

apirila 25, 2012 | 0 Komentarioak

Aste honetako saioan Euskal Herriko hiru talde izango dira protagonista: Royal Canal, “Soldados” (autoekoizpena, 2007) lanarekin. 250 aleko edizioa izan zen lan motz hau.   M-ak, “Barkatu Ama”  (IZ,1989) lanarekin. Ondorengo taldeengan itzal haundia izan zuen M-ak taldeak eta horren adierazle saioko azken taldea. Deabruak Teilatuetan tolosarrak, “Zein da Zein?” (Esan Ozenki, 1997) lanarekin.    

irakurri gehiago →
no image

StandBAI! 26. saioa

apirila 18, 2012 | 0 Komentarioak

Saioa Angel Kaplanen “Transparent Dayze” (Lost Recordings, 2008) bakarkako lanarekin hasiko dugu (Bubleggum, Doctor Explosion eta The Cynics taldeetako partaidea). Honen ostean Daniel Johnstoni buruz arituko gara. Oso berezia da estatubatuarraren ibilbide pertsonala zein musikala. Bertsio/originala Duten “Haize eza” izango da, Duten originala Anariren zuzeneko bertsioa. Eta saioa bukatzeko Kokein  taldearen “Izan” lan berria.  

irakurri gehiago →