Klask!

Astelehenero bezela, Klask!, soul eta rhythm&blues irratsaioa, Hala Bedi irratiko uhin kutsakorren bidez mundu osoan hedatu da. Saioren lehenengo zatian, betiko moduan, potea ireki eta soul eszenaren berriei erreparatu diegu eta hainbat diskoen argitaratzeak (Trojan Records, Dojo Cuts, Holy Hive, Liam Bailey…) eta Midnight Boogie Weekend festibala izan dugu hizpide. Bigarren atalean, erreportaje txukun bat […]

irakurri gehiago →

1/04 │ Soul pilulak eta The Magnetophones

azaroa 6, 2019 | 0 Komentarioak

Bi asteko isiltasuna eta gero, bueltan da Klask! irratsaioa. Azken eguneko berriak izan ditugu hizpide saioaren lehenengo zatian: potea ireki eta soul pilula ederrak klaskatu ditugu, eztandaraino dantza eginez. Harlem Gospel Travellers eta Jukka Eskola Soul Trio dotoreekin, Shake! piztitzarrekin, Leon Dinero eta Tito Ramirez misteriotsuekin… oinak mugitu ditugu. Klask!en bigarren atalean, ordea, elkarrizketa interesgarria […]

irakurri gehiago →

Klask! irratsaioaren hirugarren atalean, hirugarrena izanagatik ere, ohikoa den moduan, r’n’b pilula potea ireki eta musika beltzaren inguruko hainbat berri klaskatu ditugu. Horrela, Hala Bediko 3. estudiotik King Salami & Cumberland Three, Ace Recordsek berreskuratutako Carolyn Sullivan eta Eddie Parker eta, azkenik, Aretha Franklin pasa dira. Saioaren bigarren eta azken zatian, ordea, Durand Jones & […]

irakurri gehiago →

1/02 │ Pilula potea eta Lee Moses

azaroa 6, 2019 | 0 Komentarioak

Urduritasuna gaindituta, Klask! irratsaioaren bigarrena atalari ekin diogu, Gasteiz, Araba eta Euskal Herri osoan zehar, apaltasunez baina gogotsu, soula eta rhythm’n’blusa zabaltzeko asmoz. Ohikoa izango den moduan, saioaren lehengo atalean, pilula potea ireki eta hianbat kontzertu, jaialdi eta diskoen berri eman dugu. Guzti-guztia erritmo beltzekin beratuz. Hala, Soul4Real Weekender eta Mojo Workin’ festibalak ekarri ditugu […]

irakurri gehiago →

Urduritasunak jota eta arazo teknikoei aurre eginez, bere ibilbidea hasi du Klask! saioak. Astelehenero 15:00etatik aurrera soul eta rhtythm’n’blues musikaz blaituko ditu Hala Bediko uhin likatsuak. Lehengo saio honetan, kaleratu berri eta kaleratzear dauden hainbat diskoei erreparatu zaie. Gauzak horrela, Hanna Williams eta Michael Kiwanukaren hurrengo lanen aurrerapen kantak entzugai izan dira eta, gainera, atera […]

irakurri gehiago →