A Desalambrar

Aktualitatea, ZAD eta Venezuela

otsaila 6, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurkoan aktualitatea errepasatzen hasi gara. Ondoren bi elkarrizketa interesgarri izan ditugu. Lehena Hartzearekin izan da, ZADeko egoera eta martxan dauden hainbat proiekturi buruz aritu zaigu. Ondoren Venezuela aldera joan gara, Coordinadora Simón Bolivarreko kidea den Juan Contrerasekin herrialdearen egoera aztertu dugu, laster izango diren haueskundeei so jarri gara, besteak beste. Eta saiaoaren amaieran agenda kontuak […]

irakurri gehiago →

Kataluniako egoera aztergai

urtarrila 30, 2018 | 0 Komentarioak

Kaixo! Gaurko irratsaioa benetan berezia izan da. Entzuleei agindu genien bezala tertulia izan dugu, gure estudiora etorri diren Lur Gil, Askapenako kidea eta Miren Ayesa, Gure Esku dagoko Arabako koordinatzailea alde batetik eta telefonoz eginiko elkarrizketak bestetik. Hasteko Nuria Gilbert CUPeko idazkaritza nazionaleko kidearekin solastu gara. Ondoren Laia Altarriva Jornada egunkariko zuzendariarekin aritu gara. Jarraian […]

irakurri gehiago →

Kaixo! Gaurko irratsaioan ez dugu aktualitateko berriak lantzeko denborarik izan, elkarrizketa mamitsu bat eta hainbat kideri eginiko grabaketak emititu ditugu. Saioa hasteko Maryam Fatih aktibista kurdua eta Newrozko kidearekin aritu gara solasean, berriki Turkiak burutu duen azken eraso inperialista aztertuz, beronen arrazoiak, ematen ari den erantzuna eta internazionalistok egin beharko genukeena aipatuz. Ondoren, asteburuan Bartzelonan […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea, Tunisia eta Bilboko EHLen ekitaldia

urtarrila 16, 2018 | 0 Komentarioak

Irratsaio ederra izan dugu gaurkoan. Hasteko, betiko moduan, aktualitateko berriak errepasatu ditugu hainbat deialdi zabaltzearekin batera. Ondoren, Esther Muñoz Askapenako kidea eta Tunisian aditua den ikertzailea izan dugu bertan gertatzen ari diren protesten inguruan azalpenak ematen eta duela 7 urte gertatu zen “udaberri arabiarra” deitu zutenaren ondoriak zertan geratu diren kontatzen. Bertako egoearen argazki osoa […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea eta Fakunekin Abya Yalari errepasoa

urtarrila 9, 2018 | 0 Komentarioak

Urteko lehen saioan, beti bezala, aktulaitateko berriak aztertu ditugu gure begirada kritikoarekin. Ondoren Fakun izan da gure uhin internazionalistetan, Argentina, Ekuador, Paraguai eta, orokorrean, Latinoamerikan gertatzen ari dena azaltzen. Elkarrizketaren tartea, hitzartua genuen Lolita Chavezekin, baina ondoezik zenez ezin izan dio gure deiari erantzun. Honen ordez, duela urtebete Resumen Latinoamericanok eginiko elkarrizketaren zatitxo bat eskeini […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea eta Kolonbian izandako brigadista

abendua 19, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurko saio honetan, ia beti bezala, hasieran aktualitateko hainbat berri landu ditugu, baita deialdi interesgarri batzuk zabaldu ere. Ondoren, saioaren muina izan den gaiari heldu diogu: Kolonbia. Lehenik aurten bertan izan diren brigadistetako bati elkarrizketa egin diogu, bere esperientzia kontatzearekin batera bertako egoera azaldu digularik. Amaitzeko duela denbora bat gure saioan izan genuen Jesus Santrich […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea, Palestina eta Kortsika

abendua 12, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaio honetan, ohiko egitura mantendu dugu. Hasteko aktualitateko berri batzuk eman ditugu eta baita agenda kontuak aipatu ere. Jarraian Palestinari buruz aritu gara, berriki Estatu Batuetako presidenteak Israelen hiriburua Jerusalem izan behar dela adierazi ondoren sorturiko egoerari buruz Alaitzekin solasean. Amaitzeko Kortsika aldera joan gara, Yoann militante independendista kortsikarrarekin bertako hauteskundeen emaitzak aztertuz, irlaren […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratsaioan aktualitateko berrien ordez agendan apuntatzeko hitzaldi eta deialdiak zabaldu ditugu. Jarraian Hondurastik zuzen-zuzenean Wendy Funes reporterosdeinvestigacion.com atariko zuzendariarekin elkarrizketa izan dugu bertan gertatzen ari den hauteskunde iruzurrari buruz mintzatzeko. Amaieran Reinaldo Iturriza Komunen Herri Botereko ministro ohiarekin izandako elkarrizketa mamitsua eskeini dugu

irakurri gehiago →

Arazo teknikoei aurre eginez, aktualitateak utzitako berrien uztarekin hasi dugu asteko irratsaioa. Gero Paula Huenamillarekin solasaldia eduki dugu. Paula mapuzugun maputxeen hizkuntzaren aldeko militantea da eta hizkuntza gutxitu honen nondik-norakoak azaldu dizkigu. Azkenik Jorge Freytter analista kolonbiarra izan dugu gurean Kolonbiako bake prozesuaren egoeraren gainean azterketa egiteko.

irakurri gehiago →

Aktualitatea, antifaxismoa eta Fidel Castro

azaroa 21, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurko saio honetan ere, hasieran, aktualitateko hainbat berri eman ditugu. Ondoren Eva Pous antifaxista kataluniarrarekin burutu dugu elkarrizketa, Bartzelonako antifaxita batzuk duten epaiketa dela eta Euskal Herrian hitzaldi bira bat egingo baidute dokumental bat aurkezten. Irratsaioa amaitzeko Walter Wendelin kide internazionalistarekin Fidel Castroren heriotzaren urteurrena izango dela oroituz berari buruz hitzegiten jardun gara.

irakurri gehiago →