A Desalambrar

no image

Adesalambrar-13/11/12

azaroa 14, 2013 | 0 Komentarioak

Elkarrizketek izan dute gaurko irratsaioan indarra. Kolaborazioa izan beharrean, elkarrizketa izan baitugu. Lehenengo elkarrizketa Bruno Carvalho kazetari portugaldar komunistari egin diogu eta bere herrialdearen momentuko deskribapen orokorra egin digu. Bigarrenean, berriz, Askapenak udan antolatzen dituen brigadista batzuei egin diogu eta David eta Ilazkik Boliviako kontuak ekarri dituzte.

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-13/11/05

azaroa 6, 2013 | 0 Komentarioak

Adesalambrar irratsaio honetan, uda honetan Saharako lurralde okupatuetan izan diren Askapenako brigadistekin, Izaskun eta Xumaikin, izan dugu hitz aspertua izateko aukera. Marokoko poliziaren errepresioa azpimarratu digute eta bereziki Saharan herriaren erresistentzia. Kolaborazioan, berriz, Martxelo Diez kazetariak Mursiren epaiketaren inguruko azken berriak eta hortik abiatuta mundu arabiarraren bilakaera ekarri digu gurera.

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 13/10/08

urria 10, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko saioan gai hauek jorratu ditugu: Asteko kronikan: Herrira-rekin beste herrialde batzuen solidaritatea, Mexico indigena baten h¡gartakizuna,… Asteko elkarrizketa: Gabriella maputxearekin hitz egin dugu haien egoerari buruz. Asteko kolaborazioa: Shaila Askepena kidearekin hitz egin dugu Europaren Inperialismo berriari buruz.

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2013/06/25

ekaina 25, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko egun honetan, kurtso honetako azken Adesalambrar-eko irratsaioa egin dugu. Asteko kronika, beti bezain ilun, baina amaiera Kurduarrak Turkiar Estatuarekin egiten hasi  diren bake prozesuarekin amaitu dugu. Uda honetan, prozesu horrek eta beste hainbatek aurrera jarraitzea espero dugu eta irailetik aurrera, gure irratsaioan horien berri ematea. Bestalde, Manu Txileko ezkerreko kide batekin izan dugu elkarrizketa […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-20130618

ekaina 18, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Asturiasko meatzari baten semea izan dugu gure irratsaioan eta meatzaritza Asturiasen izan duen ibilbidearen berri eman digu. Gaur egun, meatzaririk ez dagoela dio apenas, eta gainera, etorkizun iluna duela. Bestalde, kolaborazioa Luismi Uhartek egin ditu eta apirileko hauteskundeak eta gero, Venezuelako gobernuaren ibilbidea nolakoa izan den kontatu digu. Horrez gain, Santos Colombiako lehendakariak azken […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013ko Ekainaren 11a

ekaina 11, 2013 | 0 Komentarioak

Gaur ere asteko kronika laburrarekin hasi dugu irratsaioa, Siria, Kolonbia, Kenya… bisitatu ditugu. Ondoren Carmen Cariño elkarrizketatu dugu. Mexikarra da eta asteon Euskal Herrian dago Askapenaren eskutik. Mexikoko jatorrizko herrien erresistentzia prozesuen berri eman digu, batez ere Triqui herriarena, bere aizpa komunitate horren aldeko martxa baketsu batean hil baitzuten. Emakumeen papera ere azpimarratu du borroka […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013ko Ekainaren 6a

ekaina 4, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioa asteko kronikarekin hasi dugu, besteak beste, Turkiako egoera eta Kurdistanen burutu diren Ekialde Hurbileko Emakumeen I. topaketak izan ditugu aipagai. Ondoren, azken aldian kolaboratzaile izan ditugun bi Kolonbiarrak elkarrizketatu ditugu, Pitalitoko nekazariek berreskuratu dituzten lurren inguruan berbetan. Azkenik, Iñaki Etaiok Bolibian izandako azken gatazka sindikalen atzean egon daitezkeen interesak argitu ditu.

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013ko Martxoaren 28a

maiatza 28, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioa asteko kronika laburrarekin hasi dugu, besteak beste, Siriako gatazka, Kolonbiako normalizazio prozesua, herrialde horretan bertan nekazariek berreskuraturiko lurrak… izan ditugu hizpide. Bestalde, LAB sindikatuko Igor Urrutikoetxeak Europako krisi koiuntura aztertu eta ostegun honetako greba orokorra bertan kokatu du. Azkenik, Berria egunkariak Ilan Pappe Haifako Unibertsitateko irakasle ohiari (Israelen bertan sionismoaren kontra altxatu diren […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013ko Apirilaren 30a

apirila 30, 2013 | 0 Komentarioak

Bihar langileen nazioarteko eguna denez gero, horren inguruan burutu dugu gaurko irratsaioa, astearen errepaso laburra egin ondoren. Igor Urrutikoetxea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren lehenaren harira Gazara joandako LABko sindikalista. Palestinako eremu horretako langile klasearen egoeraz hitz egin digu. Esan beharra dago, nahikoa kostatu zaigula telefono bidezko konexioa ezartzea, eta ondorioz, hamar bat minutuz Irakeko egoerari buruz […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2013/04/16

apirila 18, 2013 | 0 Komentarioak

Apirilaren 17a nazioarteko preso politikoen eguna da. Aurten Sahara herria omendu da Euskal Herrian eta hori dela eta, ekimen ugari izan dira. Brahim Sabbar Saharako eskubideen alde lan egiten duen kidea da eta berari egin diogu elkarrizketa. Txente Rekondok, berriz, apirilaren 14an Venezuelan izan ziren presidenterako hauteskundeen emaitzak eta eman diren gertakariak analizatu dizkigu.

irakurri gehiago →