A Desalambrar

Aktualitatea, Sahara, Brasil eta Santrich

apirila 10, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurko honetan ere azken aldian gertaturiko berriak jorratzen hasi dugu irratsaioa. Jesus Santrichen atxiloketa, Herrialde Katalanetan ere izan diren CDRetako kideen atxiloketak, Gazako sarraskia eta ZADeko desalojoa adibidez. Agenda kontuak ere aipatu ditugu, brigaden aurkezpenak eta deialdi ezberdinak. Ondoren Sahara aldera joan gara, Hassana Aaliarekin, bertako preso politikoak burutzen ari diren gose greba gogorraren nondik […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea, Herrialde Katalanak eta Mexiko

martxoa 27, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurkoan ere irratsaio interesgarria osatu dugu. Lehen zatian aktualitateko berriak jorratu ditugu, beti ere begirada kritiko eta internazionalista batekin. Ondoren Herrialde Katalanetara joan gara. Laia Altarriba, Jornada egunkariko zuzendaria izan da gure dei eta galderei erantzuten. Azken unekoak, CDRen protestak eta gertatu daitekenaren inguruan aritu gara. Amaitzeko, Mari Karmen, pasa den urtean Mexikon izan zen […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea, Newroz eta El Cerro Libertad

martxoa 20, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurko saioa ere erabat interesgarria izan da. Hasteko aktualitateko berriak jorratu ditugu, Errusiako hauteskundeak, Venezuela, Gazako bonbardaketa, eta Marielle Francoren erahilketa besteak beste. Ondoren Kurdistan aldera begira jarri gara, zuzeneko konexio baten bitartez Ameden dauden euskal ordezkaritzari elkarrizketa egiteko. Igarki Roblesekin aritu gara, Newroza ospatzera bertara joan direnak zertan dabiltzan kontatu digularik. Jarraian Andaluziara bidaiatu […]

irakurri gehiago →

A Desalambrar │ Berriak, Afrin eta Palestina

martxoa 13, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan ere aktualitateko berriak jorratzen hasi gara, audioz lagunduta. Ondoren Ekialde Hurbilera begira jarri gara. Hasteko Kurdistanera, Afrinen gertatzen ari den sarraskia salatzeko Bilbon burutu zen mobilizazioa aitzakiatzat harturik, Kurdistanen aldeko plataformako Aitorrekin solastu gara bertako egoera larriaz. Ondoren Ester izan da gurekin, Askapenako eta Palestinarekiko elkartasuna adierazten dion mugimenduko kidea. Oso interesagarria izan […]

irakurri gehiago →

Aste honetako saioan, A Deslambrarren Abya Yalari begira jarri gara berriro ere. Asteko berri batzuk nabarmendu eta gero, Maputxe herriaren Defentsarako Sareak Facundo Jones Huala preso politiko maputxeari eginiko elkarrizketa izango dugu gurean. Gero Rene Behoteguy Boliviako internazionalista Boliviaren egoeraren inguruan aritu da eta azkenik Unai Brasilen egondako brigadista han ikasi eta ikusitakoak kontatuko dizkigu.

irakurri gehiago →

Gaurko saioa aktualitateko berriekin hasi dugu. Munduko hainbat bazterretan gertatu dena izan dugu irratsaioa hasteko. Ondoren Jhasna Artolarekin elkarrizketan aritu gara, pasa den astean burutu zen Adullah Öcalanen aldeko martxari buruz. Baina, ezinbestean, Afrineko egoera eta Turkiar estatu faxista burutzen ari den erasoaldia ere hizketagai izan da. Pasa den urtean Newroz eguna ospatzera joan zen […]

irakurri gehiago →

Italiako Potere al Popolo eta Askapenaren brigadista

otsaila 13, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurko saioan ez da aktualitateko berririk izan. Bi elkarrizketa mamitsu burutu ditugu, biak ere Italia ardatz izan dutenak. Lehenik Giulianorekin mintzatu gara, zuzen-zuzenean italiatik. Bera, Potere al Popolo mugimendu ezkertiarreko eta “Je so pazzo” (eroa nago) Napoliko zentro sozialeko kidea da eta azken eraso faxistak abiapuntutzat harturik, Italiako errealitatea errepasatu dugu, baita martxoaren 4ean izango […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea, ZAD eta Venezuela

otsaila 6, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurkoan aktualitatea errepasatzen hasi gara. Ondoren bi elkarrizketa interesgarri izan ditugu. Lehena Hartzearekin izan da, ZADeko egoera eta martxan dauden hainbat proiekturi buruz aritu zaigu. Ondoren Venezuela aldera joan gara, Coordinadora Simón Bolivarreko kidea den Juan Contrerasekin herrialdearen egoera aztertu dugu, laster izango diren haueskundeei so jarri gara, besteak beste. Eta saiaoaren amaieran agenda kontuak […]

irakurri gehiago →

Kataluniako egoera aztergai

urtarrila 30, 2018 | 0 Komentarioak

Kaixo! Gaurko irratsaioa benetan berezia izan da. Entzuleei agindu genien bezala tertulia izan dugu, gure estudiora etorri diren Lur Gil, Askapenako kidea eta Miren Ayesa, Gure Esku dagoko Arabako koordinatzailea alde batetik eta telefonoz eginiko elkarrizketak bestetik. Hasteko Nuria Gilbert CUPeko idazkaritza nazionaleko kidearekin solastu gara. Ondoren Laia Altarriva Jornada egunkariko zuzendariarekin aritu gara. Jarraian […]

irakurri gehiago →

Kaixo! Gaurko irratsaioan ez dugu aktualitateko berriak lantzeko denborarik izan, elkarrizketa mamitsu bat eta hainbat kideri eginiko grabaketak emititu ditugu. Saioa hasteko Maryam Fatih aktibista kurdua eta Newrozko kidearekin aritu gara solasean, berriki Turkiak burutu duen azken eraso inperialista aztertuz, beronen arrazoiak, ematen ari den erantzuna eta internazionalistok egin beharko genukeena aipatuz. Ondoren, asteburuan Bartzelonan […]

irakurri gehiago →